EGUN BATEAN SARTU NINZAN
Egun batean sartu ninzan
billa on baten bakarrik
amorearen min berarraz
ondo deskuidadurik
pensamentuau ez neukala
nik agan okupadurik
aen podere andiagaz
ez nedukala konturik
seguro ustez ez nioean
bapere prebenidurik
neure begiok neroeala
librero desplegadurik
traidoreonen redeagaz
ez neben memoriarik
uste dot eze ninoeala
lo ze ez irazarririk
bizi ninzala uste neben
arduraba librerik
neure buruau banedukan
zaarzat jubiladurik
tenpora baten amoreorrek
bazugaz konsultadurik
bere korteti ni baninduan
ezarri desterradurik
ala ni bada egun azkero
nengoan despedidurik
uste ez neben izango zala
sekula amistaderik
egin eusten agrabioa
amoreonek ezaunik
|