NI BADA ILGO NAX FORMA ONETAN
Ni bada ilgo nax forma onetan
zuk bada egizu gura dozuna
mundu guztiak dakus dakusuna
ni zugaiti naxana gastaetan
alfer ifini naizu purgaetan
ozpin barakazetan sekulako
ez deraustae besterik aterako
salbo bai zaitudala amaetan
Garia pagazen da diruagaz
dirua bere bai beste gauzakin
bada bere ezta amoreakin
amorez baize jarri igoalaz
nik laztan bazaitut agaz beragaz
pagatu bear dozu zeure zorra
tenplazen dozula bioz gogorra
amore jaunaren prezetuagaz
|