www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertso guztiak
Bilintx
(-1876)

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bilintx. Indalecio Bizkarrondo. 1831-1876. Bizitza eta bertsoak, Bilintx (Antonio Zavalaren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

Neskatxa bati mutill batek jarriak

 

          1

Goguan izango det

bai gaurko eguna,

berriro biyok alkar

ikusi deguna;

auxen da ditxa eta

auxen da fortuna,

zergatikan zu zeran,

maitetxo kutuna,

nere asnasia ta

nere osasuna.

 

          2

Egiyazko amoriyoz

nai dizutalako,

zugatik pasatzen det

naibagia franko;

oraiñ au poza bistan

zaukazkitalako!

Aspaldiyan ikusi

ez ziñdutalako,

ura bildurra nekan

miñ zenubelako!

 

          3

Nere biyotzak o zer

poza duben artu!

Onen golpiak eziñ

ditut aguantatu;

bere lekutik dabill

nayian faltatu,

kanpora irten ez dediñ

biar det kalkatu,

gaxuak zuregana,

nai luke saltatu!

 

          4

Au nere zoramena

zutzat gustatuta,

bildur naiz gera nadiñ

burutik galduta;

ainbesteraño nago

enamoratuta,

nai badezu, oñetan

belaunikatuta,

adoratuko zaitut,

agindu zazu-ta.

 

          5

Zer ote da graziyan

norbait erortzia!

Zu zerala meriyo

ai au erotzia!

Frankotan gertatu zait

gogora etortzia

kanpan-torrian gora

korrika iyotzia

ta zure alabantzan

kanpanak jotzia.

 

          6

Nik eziñ xinistu det

zuk esan dezula

nere amoriyua

dudan dakazula;

arren, orlakorikan

pentsa ez zazula,

eta nai det seguru

jakiñ dezazula

beti bezela zure

mende nakazula.

 

          7

Fiñ nabillen edo ez

ez zaudezen dudan,

ara zer juramentu

egingo dizuran

aiñ amoriyo aundiz

nola zu zaituran,

maitatzen baldiñ badet

besterik sekulan,

ez dezatala izan

parterik zeruban.

 

          8

Zure graziyetara

oso zoratuba,

biyotza sentitzen det

enamoratuba;

ni bizi naizen arte,

baratz loratuba,

dizdizara klarozko

izar doratuba,

ez zaizu faltatuko

nork adoratuba!

 

          9

Ala dirurizu ta

zaukazkit loretzat,

baratzakuak baño

oraindik obetzat.

Norentzako zera zu,

loria, norentzat?

Ez zenuke izan biar

beste norentzat,

baizikan biyotzetik

nai dizun onentzat!

 

          10

Lengo egun batian,

—ai, San Antoniyo!—

doi-doi egiñ zeniran

kalian ariyo;

badakit, sobra dakit

zer dala meriyo

errezibitzen nazun

orlako seriyo

zuk asko merezi ta

nik gutxi baliyo!

 

          11

Aguro ezkontzeko

dakat animua,

bakarrik aspertu naiz,

biat arrimua;

obran zurekiñ jarri

nai nuke asmua,

bara, zumo gozodun

marrubi umua,

zu nere miñarentzat

zera balsamua.

 

          12

Aditzera detanez,

dama begi alai,

zure ondoren dabill

makiña bat galai;

bañan aietakorik

ez omen dezu nai;

bara ni nai banazu

izan zuk senargai,

konformatzen al zeran

esan ez edo bai.

 

          13

Bañan ikusten zaitut

erantzun nai ezik,

baietzik esan gabe,

ain gutxi ezetzik;

orla gelditutzia

egin bage itzik,

ezin pentsa nezake

dala beste gauzik,

senartzako artu nai

ez nazula baizik.

 

          14

Senartzat nai al nazun

egon naiz galdez ta,

ez nazu baietz esan,

ezetz ere ez-ta;

ori zuk ez dirazu

nai esan itzez ta,

beste modu batera

baliya zaitez ta,

igual da ematia

kartaz errespuesta.

 

          15

Baldiñ ez banaitzazu

sartutzen gogora,

ez det asko pasako

erriyan denbora

paraje abetatik

juango naiz iñora,

egun gutxiren barrun

betiko kanpora,

Buenos Aires'a edo

Montevideo'ra.

 

          16

  Au nik diyot:

Ez dakit zer esaten

ziyon errespuestan,

baña nola mutilla

Donostiya'n ez dan,

falta zan egunetik

pasa diranetan,

onezkero sartu da,

nere kontubetan,

Montevideo'n edo

Buenos Aires'etan.

 

aurrekoa hurrengoa