|
Gaztetan jarriyak dama bati
1
Argitasun aundiko
perla garistiya,
nere osasuna ta
nere eguzkiya;
baita ere zu zera,
maitetxo eztiya,
mundu ontako nere
desio guztiya.
2
Eziñ fiñago dala
da txit seguruba
zuganako dakatan
naitasun puruba;
beti dauzkat zugatik,
nere aiñgeruba,
sentitzen biyotza ta
pentsatzen buruba.
3
Ixilik gorde arren
asko dira penak,
nere biyotz gaxuan
zugatik daudenak;
biazuna baño're
miñkatsago denak,
bañan zuk nai ezkero
goza litezkenak.
4
Dauzkatan pena oiek
ixilik gordeta,
uts biyurtuko dira
zuk nai zazu-eta;
bertatik jarriko naiz
kontentuz beteta,
neria izatera
konforma zaite-ta.
5
Ez naiz mutill ederra,
—au lana, au lana!—
ez naiz aberatsa're,
maitetxo laztana!
Bañan biyotz bat badet
oberik ez dana,
betia zuganako
amoriyoz dana.
6
Auxen eskeiñtzen dizut
guztizko suabe,
arren egiñ nazazu
zuriaren jabe!
Bestela penaz ill ta
laister naiz lurraz be,
bara ni eziñ bizi
niteke zu gabe.
|
|