|
Galop infernal
Onoko bertso-sail onek bi zati ditu. Lenengoan aditzera ematen danez, Iñauteri batzuetarako paratua da. Ta, bigarrengoan esaten danez, Iñauteri oietarako dantza-tokia ta abar prestatzen asi ziranean, kontrarioren bat edo beste izan zuten Bilintx eta bere lagunak; bañan ala ere ondo antolatu zituzten gauzak.
Bertso auek, argitaratutako paper batetik ditugu. Paper ori, Peñaflorida kondearen liburutegian-edo omen zegoan, eta gure eskuetaraño Donosti'ko Juan Arbelaitz ta Tolosa'ko Juan Jose Beloki jaunen bitartez etorri zan.
Len adierazi bezela, moldiztegiak, Jaunari eskerrak eta gure mesedetarako, urtea ipintzeko buruzbidea izan zuan: 1852. Guk ezagutzen ditugunetan, auek izango dira Bilintxen bertsorik zarrenak. Ogei ta bat urte zituan orduan; ondo gazterik asi zan, beraz, bertsogintzan.
Bertsoen azpian, egillearen firma: Vilinch. Ortik dakigu bertso auen aita nor dan. Izengoiti ori nundik datorren, iñork ere ez daki gaur. Paper onetan azaltzen da, guk uste, lenengo aldiz. Bitatik bat izango da: bere aurrekoengandik zetorkiona edo oso gazterik berari erantsia.
Antonio Zavala
Lagunkida fraternal'eko galaiak beren damari
1
Emakume maiteak,
dantzara gurekin
etortzen zeratenak
borondatiakin,
esan biaizutegu
dezazuten jakin:
dantzak bukatzen dira
gaur gabekoakin.
2
Zuben dantzetan zegon
gure alegriya,
aitortzen dizutegu
klaroan egiya;
orain utzi biarrak
zuben konpañiya,
biotzeratzen digu
tristura aundiya.
3
Pena ori degula
biotzen betian,
zubengandik biagu
egon apartian,
ez eunki osuan,
ez ogei urtian,
baizik eta Pazkuak
etorri artian.
4
Itxoron biar degun
denbora motzian,
pena franko izango da
gure biyotzian;
baña sartuko gera
berriro pozian,
gure naieko egun
oiek etortzian.
5
Betoz ordu onian,
datozenerako
dantzako sala degu
egoki parako;
soñu politik ere
etzaigu faltako,
guziya ondo egin
naiko degulako.
6
Orra, maite politak,
klaro eman parte
ez degula dantzarik
gaizuma juan arte;
lenengua noiz degun
jakiñian zaute,
faltatu gabetanik
etorri zaitezte.
|
|