www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joanes Otxalde
1851-1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

KANBO HUNTAN

 

        Perveriz, creveriz, zerveriz,

Eskuaraz ala latinez bardin trebe niz.

Orai bainiz emaztegai bat harrapatzekotan,

        Ikhusten nauzue debruen lanetan;

                Alabainan,

 

Emazterik gabe ezin pasa lauetan hogoi urthetan,

Lehenik miatuko niz Kanbo huntan,

Hemen ez badut hatxemaiten, Luhusoko errekan.

Han ez badut egiten, Bidarriko mendietan,

Han ez badut egiten, entseatuko niz Bankan!

Atx! Kukuso batek ausiki nu hankan!

Eta ene ezkontza debruek ereman!

 

aurrekoa hurrengoa