IRISARRIKO TOBERETAKO KANTUAK
(1883)
Aurthengo ihautirian, Irisarriko herrian,
Besta eder bat egin baitute gaztek elgarren artian;
Holako guti gerthatzen baita
Hoin justu lekhu batian.
Arribatzian plazara, eder zen hango entrada;
Musika eder konpleta bazen, oro behar zen bezala;
Jende hainitzek erraiten zuten:
Hauxe da hau pasturala.
Jaun gazte bat: Kapitaina, ordre ederrekin jina;
Iduri zuen hamalau urthez batailunian egona...
Haren bestimenda fina
Urhe zilharrez egina.
Berrogoi-ta lau dantzari: guziak ederki ari;
Gur eder batzu egin dituzte, dantza artetik elgarri.
Hainitz ziren maithagarri,
Orok anaiak iduri.
Bazen hainitz kabalier, ikhustia baitzen eder;
Atsegin frango egin baitute ikhusliar adixkider:
Zaldi gainian kurrier,
Jeneralak bezain fier.
Beztiturik bazen egun pasaturik ehun lagun.
Fama handi hau heda ditake Eskualherrietan urrun;
Gaizkiko baikinen beldur,
Amodioz oro legun.
Hori zen herriko besta, hortaz dudarikan ez da;
Zahar gaztiek atsegin zuten zeren izan den onesta;
Guziak baltsan ohoratzen tut
Erran gabe bederazka.
Mandozain batzu azkarrak, iduri katalandarrak,
Kuskulaz eta juarez beterik beren zaldien bulharrak;
Harrabots horren indarrak
Harritu ditu bazterrak.
Herriko jaun auzapheza, gizon perestu, onesta;
Haren gostura egin izan du gazteriak atzo besta;
Berak ere idukitzen du
Zuzenbideko intresa.
Herriko buruzagiak: oi, lehen laborariak!
Ohore hori ekhartzen baitu departamendu guziak;
Jaun Prefetaz onetsiak:
Primaren garhait sariak.
Hainitz jende, urrundanik, ikhustera bazen jinik;
Denbora huna izan baitugu, fortunak hala emanik;
Ez dugu izan malurrik,
Ez dugu deusen beldurrik.
Biba, biba Irisarri! oroz konpli dira jarri.
Amodioa atxikazue, orai bezela elgarri.
Lanean hemen naiz ari
Zahar gazten zerbitzari.
|