www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joanes Otxalde
1851-1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMODIOA ZER DEN

 

Amodioa zer den hasi niz frogatzen.

Hortarik parte bazen enetzat Ortzaitzen,

Ni despejitu gabe bertzekin ezkontzen,

Zer estatutan zagon etzuien pentsatzen!

 

Hitz emanikan badu hogoi hilabethe,

Geroztik baiginuien bethi elgar maite;

Uste gabian zerauku, bai, eguna bethe,

Hortarik ethorri da enetako kalte.

 

Jose Beristan eta Jan Mari Etxenik,

Kontent behar ginenak ezkontza eginik;

Baja ukhan baginu aita amen ganik,

Ez ginuien izanen holako xangrinik.

 

Hartan nahasi duzu saltsa bat ederra,

Urrun hedatzen baita plataren giderra!

Orai emozu gatza, ez bazir'auherra,

Josek emanik badu behar den bipherra!

 

Guziak dohakabe jin gira mundura,

Bai eta eroriak oro bekhatura;

Etsaia hari zauku atakan ardura,

Ihes egin dezagun mahain sakratura.

 

aurrekoa hurrengoa