www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joanes Otxalde
1851-1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991

 

 

aurrekoa hurrengoa

NAPOLEONI

 

Mila zortzi ehun berrogoi hamabian,

Kantore berriak baditugu Frantzian:

        Sujeten gainian,

        Abendoaren bian,

        Parise hirian,

        Sala ederrian,

        Baitzauden guztian,

Tronpatu uste gabian.

 

Sujetak nahi tut oneski deklaratu:

Bi ehun deputatu nola diren mintzatu:

        Napoleon nahiz

        Bethikotz kasatu,

        Edo laurdenkatu,

        Dute proposatu

        Eta elgar hartu;

Etzaie baliatu.

 

Napoleon Jaunak ein du abilezia,

Bertzela galtzen zen Frantziaren erdia,

        Igorri guardia,

        Ordre bat berria

        Estimagarria,

        Deputatuientzat

        Hura zen loria:

Gauaz presondegia.

 

Bero den gizonak han behar du freskatu,

Edo ez du behar nehor gaizki xerkatu,

        Dira entseiatu,

        Nahiz eskapatu,

        Hartarik libratu;

        Ditu segurtatu,

        Barrean zerratu;

Han beharko kantatu.

 

Biba Napoleon guzien Presidenta!

Zuk egin daukuzu obra bat etselenta

        Tenoria kausitu,

        Ez baitzen beranta,

        Afera xarmenta!

        Deithuren zitugu

        Zitoienen aita,

Hala zuzena baita.

 

Erlisionia ba, hura dela medio,

        Nork ez du ukhanen harentzat amodio?

        Frantziari abantail

        Eman nahi dio;

        Hil eta herio

        Etzaio khario,

Egin ahal badio.

 

Aita Saindua re Erromako hirian

Berak plazatu du triunf'eder batian;

        Desterru baitzagon

        Juan den aspaldian

        Maltak'alderdian,

        Eman du bidian,

        Plazaren erdian,

President Italian.

 

aurrekoa hurrengoa