MAKHILA
Lekhorneko landetan izan niz frangotan,
Errekontru txar batzu gerthatuz artetan;
Fantesia badute muthiko gaztetan:
Makhila ezin sofri eiherazainetan.
Igande goizño batez, deliberaturik,
Piaiaz juhan nintzan makhila harturik;
Bidian samurtzea gaizki gerthaturik,
Etxera jin ninduzun makhila galdurik.
Gazteak badabiltza bana ta birazka...
Makhila juan dautatet eskutik thiraka;
Goraintziak dioztet igorri milaka,
Holako jostetarik ez baitirot barkha.
Muthilak, etzirezte hobeki helduko,
Makhila hori turna eni merkhatuko,
Paper xuriak beltxez ditut markatuko,
Preio Etxezaharre han baitzen lekuko.
Martxoan da komunzki legez Garizuma,
Eta nik ezin kita usatu kostuma;
Goizian hartzen baduzu piaia urruna,
Erretiratu gabe jin daite ilhuna.
Preio Etxezaharrek dio Nikolasi:
«Kontent eskapaturik, joan nintzan ihesi,
Behar balinbaduzu auzia irabazi,
Bertze zonbait lekhuko behar bilharazi».
Hura nahi ez bada mintzatu lekuko,
Bernat Beltxa're han zen nik hura hartuko,
Eiherazainen partia ez du ukhatuko,
Segur niz ez dudala auzirik galduko.
Baldin egin bazuen zerbaitetan falta,
Laguntzeko etzuen urrun errienta;
Inoranten argitzen hari dena baita,
Bertsulari guziek hura dute aita.
Muziu Landarretxez gira estonatu,
Zeren duen makhila beretzat goardatu;
Haren arropa bera hortaz da mintzatu
Urguluko zimendu dela bilakatu!
Berriz heldu badira prima emaitera,
Jauna, jinen nitzaitzu gostuz ikhustera,
Neure pena guzien zuri kondatzera,
Ekharria bazira ene laguntzera.
Hamar haurren burhaso sorthu niz mundura,
Nahiz denen galtzeko badudan mentura,
Urthe txar hotan badut hanitz arrangura,
Miseria kantatuz bizi niz ardura.
Jauna, emaiten dautzut bi gisaz ohore,
Zure laguntza gabe ez bainiz deus ere;
Nahi baduzu jakin nor nizan ni ere,
Galda zazu nun dagon Janbatiz Otxalde.
|