EZPELETA HERRIAN
Ezpeleta herian, ostatu batian
Gerthatu izan naiz bazkari batian,
Uste gabian, laur lagunetan;
Espantuia frango bere saltsetan,
Etxek'anderia bere lanetan,
Ageriko da gero obretan.
Etxek'anderia goizik jeiki zen;
Zortzi orenetan suia hila zen,
Haragia're buxerian zen;
Hamek'orenetan garburen sartzen,
Eguerditan bazkaria prest zen;
Zopa on baten manera bazen...
Zopa jan eta haragi hori
Ekharri dauku egosi berri,
Begiratu eta egin neron irri;
Poxi poxi bat eman zautan niri,
Zer jenero zen etzen ageri,
Mamia guti, hezurra handi.
Arnoa zuten Bordalekotik,
Edo bertzela taula zokhotik,
Agoilatua ongi uretik;
Edan dezagun beraz gogotik,
Horditziaren beldurra gatik,
Horrek ez gaitik joko burutik.
Zalhu dabila zerbitzaria:
Saltsa bat badu egin berria
Nahi dugunez haren erdia;
Egin dezagun beraz guardia,
Saltsa eztela egin berria,
Bezperakua, mintzen hasia.
Galdetzen derogu zerbitzariari
Ekhar dezagun erraki hori
Ongi errerik, gizenean guri;
Begiratu eta egin neron irri,
Zikhiruaren ama txarrari;
Mehe zen bainan etzen emari.
Kafe on batek denak ahazten.
Galdetu orduko berehala prest zen,
Ura doidia pegarrian zen;
Hasi zen beraz noizbeit ekhartzen,
Ura doidia hasia beltxten:
Kikera erdi bat phurruska bazen.
|