AGUR, ADISKIDIA, JINKOAK EGUN HUN
(Otxalde eta Etxahun)
Agur, adixkidia, Jinkoak egun hun:
Zer berri den errazu, zuk, othoi Xuberun?
Ezagutzen duzia Barkoxen Etxahun?
Holako koblaririk ez omen da nihun...
Bisitaz joan nindaite, ez balitz hain urrun.
Jauna, ezagützen dit Etxahun Barkoxen:
Egün oroz nitzozü hüilantik ebilten.
Bethi gazt'ezin egon, ari da zahartzen:
Lau hogoi urthe ditü mündin igaraiten;
Orai ez da bertsetez hainitx oküpatzen.
Jauna, behar dautazu gauza bat onhetsi,
Bainan ez zautzu behar hargatik ahantzi;
Huntaz egiten dautzut gomediorik aski.
Konprenituren duzu hitz laburrez naski:
Errozu ene phartez milaka goraintzi.
Zure komisiona nahi dizit egin.
Konbenitzen zidazüt hanitx plazerekin.
Egon nahia zira arren jaun harekin?
Huna Etxahun bera, present da zurekin...
Nik ere ez diota zü nor ziren jakin?
Jakin ere behauzu, dudarikan gabe,
Zeren egin dautazun errespetuz galde.
Entzutia baduzu nitaz lehen ere;
Nor nizan erraitia ez dizit herabe:
Lapurdin deitzen nute Jan-Batixt Otxalde.
Bihotzaren erditik egiten dit erri,
Zure ganik entzütez parabola hori.
Damützen ez bazaiko zelüko Jaunari
Behar ditzügü eman zunbeit berset berri,
Bai eta ber denboran eskiak elgarri.
Amodioz derautzut eskia hedatzen,
Zenbat atsegin dutan ez duzu phensatzen.
Gizon batzuek nute ainitz atakatzen,
Ez dutala ikasi phertsuen emaiten...
Zuk laguntzen banauzu ez nute lotsatzen.
Etxahun Ziberuan, Otxalde Lapurdin
Bürüzagi girade kantoren egitin.
Ez gitüzü gü lotsa, nor nahi jin dadin;
Erranen dit orotan gure Uskal-Herrin:
Jokatüren dügüla hek plazer dütenin.
Jauna ez dugu behar sarthu urgulutan
Etsaminatu gabe gur'izpiritian.
Irakurtu izan dut, lehen, liburian:
Jaunen Jaunak direla agertzen mundian,
Erbia lo dagola ust'ez den lekian.
Lehen zaharretarik entzüna dit hori:
Mündian bat badela denen bürüzagi...
Halere nahi badira gure kontra hari,
Unheski kantatzeko zunbeit berset berri,
Lotsa gabe gitüzü denen zerbütxari.
|