Bordel bertsularia
Juan Etxamendi, «Bordel»
XIX. mendea
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Bordel bertsularia, Bordel (Jose Mari Satrustegiren edizioa). Auspoa, 1965
|
|
|
«LUZAIDEKO INDEMNIZAZIOAREN GAINIAN»
Publikatzera nua
berri noble baten,
desira ginuena
izan dugu aurten,
miletarikan batek
etzuen sinisten;
ortakotz asia niz
nola den erraiten,
adiskide fidelek
plazar ar dezaten.
Real Decreto batek
idekirik bortak,
goratu ginituen
leheneko notak:
etzutela balio
orai dokumentak,
konsulta egin zaikun
gure abokatak,
ezin garbi daiztela
holako bokatak.
Lan horren garbitzeko
denbora behar du,
luzaturikan ere
ezta gaizki heldu:
Madrilen eztuenak
arrazoina galdu,
ohore publiko bat
merexi ahal du;
bi erresuma otan
errespetu badu.
Gure superiora
zenbait laguneki
sekulan eztaiteke
trabaila obeki;
gizonak gobernatzen
badira fidelki,
zer egin dezaketen
nehork ere eztaki;
mihiak behar luke
ibili eztiki.
Nor den ahal dakite
Luzaiden nagusi!
Anitz haren pareko
amak eztu azi.
Gure borandatia
konsidera zazi:
Jaunak ezpalezako
hiltzia ofrezi,
oraino behar luke
mila urtez bizi.
Gure adiskidiak
oraino badira,
baliatu zazkigu,
anitz konten gira;
solasak entzun eta
dudatzen badira,
aski da egotia
obrari begira;
gizonik aundienak
okupatu dira.
Konseju Estaduko
gorputz ain sabanta,
Europa guzitikan
sinetsia baita,
errebokatu zuten
bertzen indireta,
ikusi zutenian
gure dokumenta;
ortatik heldu zaigu
behingo errenta.
Bazela kontrario
konde eta noble,
entzutia bera-re
etzen admirable;
beti norbait izan da
kuraia emaile,
arrazoina galtzia
etzela posible;
gure konbentzitzeko
eztira kapable.
Konseju Estadoko
obra eta fama,
seietan pasatu da
gure erreklama,
azkeneko segida
garbiki derama;
antik ateratzen da
Luzaideko ama,
guzien gidaria
Isabel Madama.
Atsegin osua du
zenbaiten biotzak,
garbitu direnian
pizuko balantzak;
goberniak emanik
bere ordenantzat,
orai segur direla
gure esperantzak;
eztakigu nola egin
aien alabantzak.
|
|
|
|
|