Bordel bertsularia
Juan Etxamendi, «Bordel»
XIX. mendea
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Bordel bertsularia, Bordel (Jose Mari Satrustegiren edizioa). Auspoa, 1965
|
|
|
AYUNDAMENDUKOAK
Nahi duenak aditu
Luzaideko berria,
esku txarretan dabila
aspaldian erria;
lehenago beharra zen
finkatu larderia,
orai etzaio itzuliren
bakotxari beria.
Hiruetan ogei urte
gutienik ba ditu,
herri huntako aferak
ez dirala garbitu;
solas hori nork eztu
miliunka aditu!
Kozinerrak berak bezik
ez dira baliatu.
Herri huntan ba ditugu
ofiziale hunak,
larrurik zilatu gabe
sangaratzen dutenak;
lanyerosak ere dira
holako gizonak,
urrikarri ditut orien
beharretan direnak.
Manatu dretxuak bildu,
beti aintzina galde,
egundainoko eman guziak
ez emanaren balde;
arteko mensajeruak
ez dabiltza debalde,
legearen fidel dira
bakotxa bere alde.
Herri huni errekontru
onak eman balako,
errespetu behar zuen
orai ez bezalako;
katoliko eskuadran
ez da anitz holako,
zonbat-nahi bilduagatik
beti pundia flako.
Orai zuri mintzo naiz,
suietan nagusia,
etzinuela gupida
egin ahal guzia;
baldin ez bada ikasten
kunpliki malezia,
nolanahi honditzen da
gaizki irabazia.
Nik enuke sartu nahi
afer'orietan barna,
etzazula gaizki artu
huntsa nahiz errana;
errezibitzen zinuela
edozeinek emana,
aski aintzineko huna
zinuen xikana.
Jakina jarri zaizula
familia penatzen,
nola gobernutu zira
zeure ar-emanetan?
Solas ori entzuna da
guztiz gehienetan,
partzuerrak ba tuzula
ixilik daudenetan.
Herri guzia jarri zauku
aldi huntan minbera,
buruzagiek dutela egin
zarkeria sobera;
punitzia merezi ute
obraren arabera,
justiziaik balin bada
dezatela espera.
|
|
|
|
|