ETXAUNDIKO KANTIAK
Giristinoak adora beza
komeni den relikia,
gaistakeriak utzita
huntsa goberna lekia;
buruzagiak atzeman diro
bizi deneko nekia,
bere baitarik ez badu maite
familiko bakia.
Behar bezala esortatzeko
ez dut ikasi eleka,
xuhurra denak ez dezala
okasionerik xerka;
bere usaia hala duiena
nik ez dezaket debeka:
erran dezaket ez dela propi
ama humiak kolpeka.
Lege justoak manatzen gaitu
bat bestearen ondoko,
superiorra erdiek ere
ez dute obedituko;
familietan kexatzen dira
elgarrengana orduko:
naturaleza ezaguturik
nehore ez dute artuko.
Geruago eta gaistuago da
jenden intenzionia,
manera hortan galtzen ari da
gure erlijionia.
Buruzagien falta dela
ba dut opinionia,
hek erakutsi behar bai dute
etxeko unionia.
Zuzen bidian laguntzeko
balio du huntasunak;
familietan sekulan ez du
parerik esenplu onak.
Bainan segurki ez dira berdin
guzien jendetasunak:
solasa aisa konprenitzen du
akusatzen den presunak.
Desafio eta maldizione
bere familiarekin,
hori kostuma gaistua dela
nik erranen dut garbiki;
giristinoak behar luke
gaizki eginaz urriki,
bizimodia kanbiatzeko
Jaunaren beldurrarekin.
Manamendien arabera
emaiten diren ordenak
ek obeditzen ez badira
orok baitugu obenak;
inumerable izanen dira
kondenatuko direnak
oro egiak balin badira
elizako erranak.
Ordenarioz kanpo dabiltza
podere duten gizonak;
miliarka dira gizonak
hori ezagutzen dutenak.
Probidentziak argi ditzala
inozet direnak;
esenplu gaisto emaite dira
gehienik dakitenak.
Nolako soinu halako iantza
goizian hala atsian;
halako zonbait ere bizi da
Españian hala Frantzian!
Esenplu eder guti emanik
Jainkuaren serbitxian,
etsaia aisa libertitzen da
beti gerla den etxian.
|