Bordel bertsularia
Juan Etxamendi, «Bordel»
XIX. mendea
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Bordel bertsularia, Bordel (Jose Mari Satrustegiren edizioa). Auspoa, 1965
|
|
|
ENE ANDREGAIARI
Andere gaztia,
otoi, barkatu:
enetzat nola ote
zira mintzatu?
Uroski egundaino
etzaitut xerkatu;
zeren gainian zira
hola deklaratu?
Biluak urratu
beharrak banitu,
zuk ez nahiz artu,
zu ez bezalakorik
nahi dut hautatu.
Abertitzen zaitut,
andere gaztia,
izariz ar dezazun
banitatia.
Fortunaz izan banu
nik borondatia,
ez omen zinazteken
nitaz hautatia.
Aise da, maitia,
kunkil izaitia
urgulu artzia;
oraino zerbait bada
gogoan pastia!
Ororen burukoa
alegera zaite:
zu afrontatu gabe
konsola naite.
Hola mintzo zirela
aditzen badute,
zure mina dudala
ais'erranen dute.
Erreklama zaite
ahal bezain fite:
Nork nahi zaituzte?
Zu bezalako filusik
nik ez dut maite.
Zu maite zaituna
ez da ene baitan,
etzaitela, ez, egon
naigabetan.
Iduri nitzaizu
sobera amodiotan;
uste baduzu ere
etzira feiletan.
Egon naiz miletan
bertze zonbaitetan
nahiz aferretan;
bainan ez egundaino
zure desiretan.
Desiretan egon naiz
errekontratzeko,
bizpairur arrazoinen
esplikatzeko.
Zer zinuen suieta
ene aipatzeko,
zihaur iduriekin
erreformatzeko?
Sekulan saltzeko
beldur baratzeko...
ez da fidatzeko!
Paregabia zira
murmuratzeko.
Murmuratzen dituzu
iduritzen zaitzunak,
horiek dira zure
jendetasunak.
Xarmatzen bide zaitu
zure edertasunak,
geien konplimendiak
egiten tuzunak.
Uroski goiz hunak
pasatzen tuzunak
emanik fortunak!
Odol hunik in liro
zurekin gizonak.
Gizonaren bizia
andre laguntzia,
konbeni dute elgar
eztiki artzia.
Bainan batzuk ba dute
mila fantesia,
beren baitarik heldu
zaiela grazia.
Oro malezia!
Ez da abilezia
urgulu artzia:
hiltzeko sortua da
mundu guzia.
|
|
|
|
|