|
BAYGORRIKO HEGALIAN
Baygorriko hegalian,
ez urrun Donibanetik,
Jaun-andere biga dira ageri
bertzen gainetik.
Aspaldian bortxatuak
amodiuaren aldetik,
anderiak galduik baitu
bi lumaño hegalpetik.
Lehen lumaren galtziak
baditu amabi urte;
bigarrena berriz aurten
biek penarazi dute.
Jaun-andere orier buruz
abisa eman nahi nuke,
elgar esposa dezaten
ideia hunik badute.
Ideia hunak ar bitzate
bakotxak bere hunetan,
egin hutsak errepara
bizi diren egunetan;
oriek dabiltzan bezala
guti da oraiko eskualdunetan;
ohore guti orotan
bere gazte lagunetan.
Gaztek hala zaharrek
ez holakorik ohora;
eskandalak daramate or
aspaldiko denbora.
Animarik ba dutela
etzaie, ez, gogora,
oriek dabiltzan bezala
baita animalen moda.
Animalek hilez geroz
ez dute deusen beldurrik:
orien pare ez daike par
giristino zuhurrik.
Nola biziak ez baitu
memento baten segurik,
hobe dugu kanbiatzia
ez izateko malurrik.
Jauna! zuk ar bazineza
kanbiatzeko xedia,
galdu duenak egin diro
laster erremedia:
zuri emanak baititu
gorputza eta fedia,
zureganikan yalgiak
alaba eta semia.
Arrazoinekin zu baizik
ez du bertzerik goguan,
egun oroz or dabila
beti zure onduan:
ez bazira merkatuan,
handik etxeatekuan
sartzen da harri-ziluan,
zu gorderik zauden lekuan.
Jaun larru zuria sendi
delarik harpetik,
andere bilo horia
bere lagunen artetik
gibelerat gelditzen da,
erori dela astotik;
fida baita hark, xut-xutik,
begira minartze gaixtotik.
Hola minartu izan du
bietan erori eta:
holako irriskuan
gutiago ezin gerta...
Goraki ukatu zion
lehenbiziko paketa:
bigarrena ez baitziron uka,
bilatu dio gazaita.
Oraiko gazaita ere
ez du aisa xerkatu;
haurraren atxikitzeko
anaia zuen galdatu.
Zorigaitzez, tenoreko
hari zapeta zilatu,
auzoko batek jasan du,
hori ez da segeratu.
|
|