BARBERAREN KOBLAK
Kantore berri xarmant batzu
orai hasten naiz kantatzen,
iñorant denik balin bada
guziek entzun ditzaten:
izar eder bat ba dakizue
jinik ba dela Luzaiden,
eztitasunez betia da eta
guziak ditu xarmatzen;
orai asia da tristatzen.
Jinko Jaunaren probidentzia
ez dea bada aundia,
Irauzketako plaza hortan
holako argi noblia!
Argi eder horrek merezi luke
ederki adoratzia:
oferendatzat emakozue
mirra edo izentsia,
ahal duenak urria.
Barber gazte bat jiten omen da
Españiako aldetik
artizarra horren konsolatzera
erremedioz beterik.
Barber horrek egin ote du
hoin mirakulu aundirik?
Erremedioak eman tu bainan
deus ez omen du oberik:
gaixua utzi du tristerik.
Konseiluño bat ba nuke nik
orai emaiteko zuri,
barber gazte horrenganik
baldin ez bazira eri:
nahi baduzu konserbatu
zeure argi eder ori,
gezurño zonbait erran behauzu
adoratzale orori,
eta ez fida nehori.
Amodiotan den presuna
ez da beti alegera,
plazer bezanbat penetan
pasatzen dixi denbora.
Ni ere halaxe nihabilazu
galdurik neure odola,
mundu ontako plazer guziek
ez bai nirote konsola:
hilik ere ez dut axola.
|