«BIHOTZA ZERAUT NIGARREZ URTZEN»
Xarmegarria, zure berririk
nihundik ez dut jakiten,
zureganat dudan amodiuak
ardura nau oroitarazten;
zonbat maneraz maluros nizan
ez duzia konsideratzen?
Zutaz aipatzia guti aski dut,
bihotza zeraut nigarrez urtzen.
Ala oren tristia izan zena
nik maitatu zintudana!
Geroztik hunat pasatzen dixit
bihotzian zonbait pena.
Ni ote naiz munduan lehena
amodiuak tronpatzen nauena?
Ondokuengatik gehiago sofri niro
nitaz fini baladi azkena.
Oi zer gauza lanyerosa den
amodioa gaztendako!
Bihotz gogor hori ez ote zaizu, bada,
ene alderat tendratuko?
Ze! ala orai kitatzen nauzia
arabez obe batendako?
Ark ere ez ote du nik bezala
izanen eguna gauaren ondoko?
Ote da zeruan aingerurik
elgar maitatzen dutenik,
zureganat dudan amodiua
baino fidelagokoa dutenik?
Ene penak finituren dira
ni juanez geroz mundutik;
ez dut nik beste erregretarik
xarmegarria, zurea baizik.
|