|
BURASOEI
Sortu gituzu holetan
gu iragan denboretan,
gero ezarri txoretan;
asko aldiz an ama maiteak
mantenatu bularretan, atxikirik besoetan
aitak ere belaunetan,
gero laster aztekotan.
Azi gintuzun gazterik
aita amari gostarik,
ez, hortaz ez dut dudarik;
ez dugu aurkitzen guk heiekin
baino bizi egun oberik,
ez eta heien parerik,
naiz ez ginuen mamarik
zeren ginen pobretarik.
Ortakotz diot egia
zeren den gauza argia
guretzat dela legia:
aste guzian lanian ariz
irabazteko ogia,
begiratuz zuhurtzia
iragaiteko bizia,
eta ait-amez oroitzia.
Ait-amez gira oroitzen
eta begiak bustitzen
ez tugulakotz aurkitzen;
gure aurtasunean bazakiten
hek gure ongi altxatzen,
etsenplu onen emaiten,
gutaz ziren urrikaltzen;
eskerrak deztegu biurtzen.
Aita amek pena asko
jasan dute guretako,
bai, gure ongi azteko:
urte on degu desiratzen ta
Jainko Jaunak laguntzeko,
osasun on emaiteko,
luzaz biziarazteko,
gero zeruan sartzeko.
Ama Birjina maitea,
zato gure laguntzera,
bai dugu behar-ordia;
eta munduan segi dezagun
zeruetako bidea,
otoiztuz zure Semea:
hark dezagun onestea
eiten diogun galdea.
Zeruko Jainko aundia,
gutaz miserikordia,
atxik guri bertutia;
aita ameri, bai eta umeri,
zuk emaguzu grazia
uroski gure bizia
iragaiteko guzia
gero zeruko loria.
|
|