www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XIX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Goizuetako ordenantzak

(1897)

 

 

Goizuetaco errico ordenanza municipalac

 

        Erri ontaco Ayuntamentuac formatu ditu ordenanza berriac eta izandu dirá aprobatuac Naparroco Gobernadoreac illabete onen amabostean eta dirá modu onetan.

        Lendabicicoa. Iñorc idequi nay baldin badu caferic, tabernaric, edo huespedetaco echeric escatuco dio licencia errico Alcateari eta echez mudatcen diranean emango dute avisoa Autoridadeari.

        Bigarrena. Debecatua guelditcen da establecimentu oyetan ostatu ematea, alperrari, Desertoreari eta bide gaistoan dabillzan gende guciari.

        Irugarrena. Cafeac, tabernac eta gañeraco establecimentu guciac ichico dirá faltaric gabe arratseco bederacietan, urriaren lendabicico egunetik asi eta Marchoaren ogueita amaicagarren eguna bitartean eta gañeraco illabeteetan ichico dirá gabeco amarretan, eta gende guciac non ta familicoa ez dan edo ayequin bici dena ateraco da ostatutic campora (eta gañera ez dirá idequico establecimentu oyec argui ezquillac jo bitartean, eta modu berean guelditcen da debecatua edariric campora ematea esan dan ordu oyetaz fuera).

        Edocin circunstanciz edo casoz iduritcen bazayo errico Autoridadeari ordu oyec mudatu biar dirala, ematen dió Ayuntamentuac escua berari iduricen zayon moduan mudatceco.

        Laugarrena. Tabernero gucic izanen dute obligacioa aviso edo parte ematecoa Autoridadeari edo Alguacilari, beren establecimentuetan edocin cuestio edo disputa suertacen dala, modu berean emanen dute aditcera iñorc eguiten badu resistenciric ateratceco echetic errondaco orduan.

        Bostagarrena. Modu berean guelditcen da debecatua salcea edari galduac edo mezcla gaiztoequin componduac osasunaraco calte eguiteco moducoac eta ematea cobrezco, plomuzco edo zincazco oncietan eta iñori arrapatcen baldin bazaizca esan dirán onci clase oyec izanen du multa bost peceta eta galduco ditu onciac, eta gañera pasatuco dá partea Tribunaletera ala tocacen danean.

        Seigarrena. Establecimentu oyec guciac iduqui biar dute ongui arguituac illunabarretic ichitceco orduraño eta gañera argui oriec egon bear dute alturan lurretic escuarequin arrapatu ez ditezquen moduan iñorc itzali ez ditzan intencio gaistoarequin.

        Zazpigarrena. Debecatua guelditcen da tiroric tiratcea edociñ arma claserequin, coheteric bo(ta)tcea, petardoric edo cartucho dinamitazcoric sutcea erri onetan eta bere inguruetan Autoridadearen permisoric gabe.

        Zortzigarrena. Carnabaletan permitituco da ebiltcea caleetan mozorroac careta edo mascaraquin, baño carreta edo máscara quendu biarco du avemari ezquilla jotcen dan becin pronto.

        Bederatcigarrena. Modu berean debecatua guelditcen da eramatea edo ebiltcea Magistraduen trageac, Apaicenac, Militarrenac edo beste edocin uniformeac.

        Amargarrena. Modu berean guelditcen da prohibitua ó debecatua mozorroac eramatea armac.

        Amaicagarrena. Autoridadeac edo bere dependienteac izanen dute escua mozorroari arpeguia agerracitcecoa faltan bat cometicen duten demboran edo armatcen dutenean disgustoa edo cuestion bat beren ebillerarequin.

        Amabigarrena. Modu berean debecatua guelditcen da mozorroac edo máscarac erabiltcea ezquillaric, trompetaric, chicherriric, atabalic edo beste instrumentu errico gendea molestatu dezaquenic.

        Amairugarrena. Mozorroac faltatcen baldin badute artículo leitu diran ayeri, edo gañeco bando, reglamento eta legueari, izanen dira momentu berean gueldituac Autoridadearen dependientearen bidez, eta entregatuac Autoridadeari bear dan castigua emateco.

        Amalaugarrena. Elizan edo bere inguruetan iñorc eguiten badu cerbait oquerric edo faltatu Regilio Catolicoari, izango dá bertan guelditua eta entregatua Juzgaduari tocacen dán castigua emateco.

        Amabostgarrena. Modu berean guelditcen dá debecatua ezquillaric jotcea trumoya edo tempestaderic dán demboran, bada probatua dago mesede eguin biarrean calte eguiten duela cergatican ezquillaren soñuac ecartcen duen beregana chimista.

        Amaseygarrena. Modu berean debecatua guelditcen da, Campo Santuan deuz letreroric jarcea Ayuntamientoren licenciric gabe, cergatican jarri biar dirán letreroac izan biar dute errespetocoac eta formalac.

        Amazazpigarrena. Modu berean debecatua guelditcen dá illaric enterratcea oguei eta lau ordu cumplitu baño lenago eta beti Juzgaduco licenciarequin legueac aguincen duan bezala.

        Emezortzigarrena. Gorputzac ez dira eduquico echeetan costumbrea dan baño dembora gueyagoan Medicuac certificacioa eman ezquero, non ta onec disponitcen ez duan berela eramateco osasuneraco ala conveni dalacoz.

        Emerecigarrena. Modu berean debecatua guelditcen da gorputz illac Elizan barrena sarcea bada eramango dirá echetic Campo Santura.

        Ogueigarrena. Modu berean debecatua guelditcen da naiz egunaz eta gabaz billera gaizto edo alborotoric jarcea cale edo plaza publicoetan.

        Ogueitabatgarrena. Modu berean debecatua gueldicen da billera publicoric edo secretocoric eguitea paquea, moralidadea eta costumbre onen contra.

        Ogueitabigarrena. Modu berean debecatua guelditcen da sociedade públicoric edo privaturic paisco leguearen contra.

        Ogueitairugarrena. Ez dirade licenci izanen billerac, ez icheetan, ez campoetan leguearen barrenean daudenac izanagatic, bada lenago cumplitu bearco ditu formalidadeac caso oyetaco jarriac daudenac.

        Directoreac, presidenteac edo billera au pensatu dutenac izanen dirá responsableac biar dirán formalidadeac cumplitu ez badituzte eta billera borratu du Autoridadeac edo bere dependienteac.

        Ogueitalaugarrena. Debecatua guelditcen da atzaparric eguitea, quentcea edo ciquintcea bando aviso edo beste paperic oficialic Autoridadeac jarcen duenic lecu publicoetan. Articulo onen contra deuz eguiten duenac izango da entregatua Juzgadura.

        Ogueitabostgarrena. Modu berean debecatua dago pobre campotarrac limosna escatcea erri ontan.

        Erriontaco pobreac escatu nay baldin badute limosna, biarco dute licencia Ayuntamentuarena eta onec emanen diote edo ez diote emanen berari iduritcen ez baldin bazayo.

        Ogueitaseigarrena. Modu berean debecatcen da formatcea person mordoscaric cale publicoetan dabillan gendeari estorboric eguiteco moduan.

        Ogueitazazpigarrena. Debecatua izango da jarcea cale públicoetan, zuage edo beste material obrataco biar danic, utcicea zacarric abandonaturic, muebleric, instrumentoric, aparato labranzacoric, edo maquinaric edo beste edocin pusca estorbatu dezaquenic, gendearen ebillera edo desgraciric ecarri dezaquenic.

        Ogueitazortzigarrena. Erremedioric gabe utci bear diranean gabaz, calean edo bide publicoetan depositu materialenic edo beste edocin gauza, jarrico dirá ayen beren gañea(n) farola bat edo gueyago pistuac bertan allegatu baño lenago icusi ditecen.

        Ogueitabederatcigarrena. Debecatua guelditcen dá trabajatcea eche atarietan edo calean erdian deus ere oficiotan edo industriatan, jarcea bancuac herreroenac edo Zurguiñenac, edocin beste claseric.

        Ogueita amargarrena. Debecatua guelditcen dá jarcea cale publicoetan pelota jocoric, boloenic edo beste edocin claseric estorba dezaqueanic gendearen ebillera.

        Joco oyec solamente izango dute libertadea jarceco lecu señalatuetan edo erritic campoan.

        Ogueita amaicagarrena. Debecatua guelditcen da lotcea abereac eta beste edocin ganadu echeco erraja edo atetan estorbatuaz gendearen ebiltceco modua.

        Ogueita amabigarrena. Arquitcen diranean calean bi coche edo carro artuco du bacochac bere escuñecoaldea eta calea baldin bada estua eta eciñ baditezque pasatu bi elcarrequin, itzulico da esquiña aldena daucana, eta calea baldiñ badago aldapean itzulico da beti goti dijuana.

        Ogueita amairugarrena. Debecatua guelditcen da eguitea obraric echean campoco aldetan, edificio edo cale publicoetan licenciric escatu gabe Ayuntamentuari, formaturic expedientea eta aprobacioa planoena eta diseñoena.

        Ogueita amalaugarrena. Eguiten diranean obrac eche aurretan portaletan, edo eche paseotan jarri bearco da barrera bat edo esi bat obrac aguintcen duten lecu gucian evitatceagatic iñor ez dadien pasatu azpitic edo ez dadien guertatu desgraciric. Esi oyec ez dute artuco bi metro terreno baicic contatuaz eche aurretic eta cerbait gauza ocurritcen baldin bada espero ez dana escatuco zayo licencia Ayuntamentuari.

        Ogueita amabostgarrena. Cerbait obra eguiteco izango balitzaque necesidadea alchatceco paseoac edo caleac eguiñen dute beren costutic nagusiac eta gañera obligatuac egongo dirá jarcea gauzac lenago zauden moduan berroguey ta zortci orduren barrenean obra pucatu ondorean.

        Ogueita amaseigarrena. Edificio edo eche jabeac izango dute obligacioa Alcateari parte ematecoa sumatcen duten becin pronto peligroan daudela beren echeac eta gañera artuco dituzte beren disposicioac eta medidac guertatu ez dadiñ desgraciric eta gañera autoridadeac bere partetic artuco ditu bere determinacioac. Ayuntamentuac perituarequin batean pensatuco baluque botatcea edificio bat peligro aundian dagona erorceco, yabeac cumplituco du disposicio au eta eguiten ez badu señalatcen zayon plazoan, botacico du Ayuntamentuac fincaren jabearen costutic.

        Ogueita amazazpigarrena. Autoridadeac disponitu dezaque apeoac ematea edificio bota bear danari berari ala iduritcen zayonean, beti perituen informearequin.

        Ogueita emezortzigarrena. Particularrac ecin lezaquete apeatu beren edificioric Alcaldico licenciaric gabe, ceñec emanen dituen ó artuco dituen bere precaucioac berari iduritcen zayon moduan.

        Ogueita emeretzigarrena. Debecatua guelditcen da botatcea caleetara edo beste lecu publicoetara urac, arriac, basurac edo edocin beste gauza ciquiñ dezaquenic edo eguiñ dezaquenic dañuric personari edo gauzari.

        Berroguey garrena. Debecatua guelditcen dá erri onen barrenean eta campoan ere bay ebiltcea borroca, eta arritiraca muticoac eta gañera ayen joco clase guciac eguin dezaquetenac dañua parte artcen dutenari joco ayetan eta pasadizoan dabiltzanari. Oyen gurasoac, tutoreac edo encargatuac izanen dira responsableac civilmente dañuenac beren seme edo pupiloac eguiten dituenentzac.

        Berroguey ta bat. Debecatua guelditcen da tiroric botatcea erri onen barrenean.

        Berrogueyta bigarrena. Debecatua guelditcen da utcitcea libre caleetan edo dañua eguiteco moduan personari edo gauzari animali genero dañu eguin dezaqueten guciac edo ferozac.

        Berrogueita irugarrena. Debecatua guelditcen da eroen edo burutic nastuac dabiltcen ayen encargatuac utci ditzaten eroac libre cale edo parage publicoetan berac baldiñ gañean ez baldin badaude.

        Berrogueita laugarrena. Biarco du licencia Autoridadearena idequitceco edocin establecimentu an saldu biar diran generoac edo productoac baldin badirá ecarri lezaquetenac sua erraz edo izaten badira sua indartceco.

        Berrogueyta bosgarrena. Edocin personac naiz echecoac eta naiz campocoac ecusten baldin badu sua bere echean, edo besteren batean izango du obligacioa parte ematecoa Autoridadeari edo bere dependienteari.

        Berroguey ta seigarrena. Sua suertatcen dan echeco habitanteac, vecinoac edo alde bici diranac izango dute obligacioa atea irequitcecoa lendabicico jotcen dutenean Autoridadearen dependienteac.

        Berrogueyta zazpigarrena. Debecatua gueldicen da jarcea aguardiente fabricaric erri onen barrenean eta bere inguruan.

        Berrogueyta zortzigarrena. Debecatua guelditcen dá errico iturrietan edo bere inguruetan jarcea coche edo carro edocin clasetacoac dirala, zaldia edo beste edocin animali clase eta gañera berriz cubac, eta beste edocin clase orrelacoric,

        Berrogueyta bederatzigarrena. Debecatua guelditcen da garbitcea eunac, baberrenac eta beste edocin objeto edo gauza gendeac ura artu biar duten lecuetan beren gasturaco edo consumoraco, au da errico iturrian eta Idovietan, eta azqueneco puntu onetan bacarrean libre izango da edocin ganaduri edatera ematea.

        Berrogueyta amargarrena. Iñorc ondatu edo purracatuco baluque iturri, asca edo gobada jotceco lecuric edo beste edocin objeto denari gonbeni zaigunic izanen da castigatua tocatcen zayon moduan.

        Berrogueyta amaicagarrena. Debecatua izanen da orain dauden modutica beste alde batera jarcea iturri edo errecac erri ontaco habitanteen abastecimentuco daudenac eta gobada jotceco eta ganaduac edateco daudenac.

        Berrogueyta amabigarrena. Debecatua guelditcen da fruta edo legumbreric salcea, onduac eta sanoac ez badaude.

        Berrogueyta amairugarrena. Edocin arraya sano edo fresco ez dagona salceco demboran jasoa izango da bereala Autoridadearen Agenteacgatic eta inutilizatua iñor aprovechatu ez dadin.

        Berrogueyta amalaugarrena. Modu berean debecatua guelditcen da salcea edocin ardo clase, edo licore mezclac dituztenac fuerza, colore, edo cantidadea aumentatceco urarequin edo beste edocin sustanci personari dañua eguin dezaquetenaquin, eta caso ontan guertatcen diranac izango dirá castigatuac legueac aguincen duan moduan. Modu berean izanen da castigatua Autoridadeari utcitcen ez diona edariac analizatcen, apurna eguiten ventan dauden edari guciena legueac eta disposicioac especialac corresponditcen dán bezala.

        Berrogueyta amabostgarrena. Edariac neurceco ez dirá usatuco basija cobrezcoac ez baldin badaude ongui estañatuac, eta ala egonda ere biarco dute egon ongui garbituac.

        Berrogueita amaseigarrena. Debecatua guelditcen da saltcea aragui, eiza edo egaztia ez baldin badaude oso frescoac; eta baldiñ arrapatcen badirá daudela ventan usanduac, jasoac izango dirá artículo oriec eta salzallea izango da muntatua tocatcen dan moduan.

        Berrogueita amazazpigarrena. Debecatua guelditcen da saltcea oguia pisua asqui bague eta gañera galduco du modu ortan arrapatcen zayon gucia eta jaso bearco du multa bost pecetatic amabost bitartea eta salzallea izango da entregatua Juzgadura ala tocatcen danean.

        Berrogueyta emezortzigarrena. Arateguian ill eta saldu biar dirán acindac egon biar dute sanoac, eta ala ez baldin badaude ez dirá admitituco arateguian eta izanen dirá erretiratuac inspectorearen ordenan vistan.

        Berrogueyta emeretcigarrena. Acienda bat illcen danian ecusico balitzaque ez dagola sanoa salceco, izanen da enterratua araguitaco Inspectorearen certificaciorequin.

        Iruroguey garrena. Modu berean debecatua izanen dá ematea iñori cencerradaric nola egunaz eta gabaz iñolaco moduz, bada cencerrada oriec ez dute ecarcen alboroto edo ocasio besteric eta gañera obligatuac gaude batzuec eta besteac guciac.

        Irurogueyta batgarrena. Vecino guciac daude obligatuac iduquitcea garbia bere ataria eta garbituco dituzte aste guciz larumbatetan edo Autoridadeac aguincen duenean.

        Irutanogueita bigarrena. Iñolaco moduz ez dá libre izanen lendabicio articuloan dauden establecimentuetan jocatcea joco clase libre ez danic, bada arrapatcen baldin badirá joco orietan ari dirala, jocazaleac eta echeco jabeac izango dirá entregatuac Tribunaletera eta jaso biarco dute legueac aguincen duan castigua.

 

 

Polici Mendi edo Campoetacoa

 

        Irurogueyta irugarrena. Iñorc urratu, erabilli edo variatcen baldin badu, mojonac edo beste edocin señale mugatacoric, izanen da entregatua Tribunaletera eman diquiyon tocatcen zayon castigua.

        Irutanogueita laugarrena. Debecatua guelditcen da erabiltcea, urratcea mojonac edo beste edocin señale mugatacoac naiz izan Erriarenac edo beste edociñ particularrenac.

        Irutanogueita bostgarrena. Modu berean debecatua guelditcen da utcitcea abandonatuac abereac edo edocin beste animali clase echecoac, bay eta ere egaztiac izanatic jabearen campoetan pasatu albaditezque erraz beste propietarioren campoetara eta oyetan causatu baditezaque perjuicioac edo oquerrac non ta ez dauden campo oriec ongui ichiac edo animaliac ongui oituac edo zaituac beren jabez edo bere mutillaz.

        Irutanogueita seigarrena. Abereac, animaliac edo edocin ganadu clase arrapatcen baldin bada abandonatua edo besteren campoetan, izanen da detenitua guardamonte edo beste edocin dependiente Alcatearenacgatic eta jarriac beraren disposicioraco eta denunciatuac izango dirá ganaduaren jabeac castigatceco ordenanzac aguincen duten moduan.

        Irutanogueita zazpigarrena. Debecatua guelditcen da gaizqui tratacea edociñ animali genero bide publicoetan bai esta ere eramatea cerbait dañu causa dezaqueten moduan personetan edo beste edocin gaucetan.

        Irutanogueita zortzigarrena. Debecatua guelditcen da gaizqui tratatcea edo iltcea zacurrac edo beste edocin animale propiedade particularretan daudenac oyec cuidatcen, nonta ez dirá campora ateratcen personari seguitcera.

        Irutanogueita bederatcigarrena. Debecatua guelditcen da sartcea jabearen licenciaric gabe familico persona ez dana propiedade particularretan edo campo ichietan ez burusca eta beste gauzaric bilcera.

        Iñor arrapatcen baldin bada esplicatu den moduan, izanen da castigatua ordenanza oyec aguintcen duten bezala.

        Irutanogueita amargarrena. Edocin ganadu clase licenciric gabe arrapatcean baldin bada jaten ari dala erri ontaco mendietan izanen da denunciatua eta botaco zayo multa jabeari eta gañera pagatuco ditu eguin dituan dañuac.

        Irutanogueita amaicagarrena. Ganaduac beste edociñ erritacoac arrapatcen diranac jaten ari dirala erri ontaco dermiyoetan izanen dirá modu berean denunciatuac eta botaco diote Alcateak jabeari multa eta gañera pagatu biarco dituzte perjuicioac ordenanzac aguintcen duten bezala.

        Irutanogueita amabigarrena. Animali ill guciac izanen dirá sartuac zuloan eta zulo onec biarco du nurria, metro bat eta berrogueyta amar milimetro beiti eta eun metro distancia bidetatic eta irureun erritic edo gendea bici dan lecutic.

        Irutanogueita amairugarrena. Debecatua guelditcen da tiratcea arri edo beste edocin gauzaric arbolari edo charari naiz izan ditecela oyec particularrenac edo Errienac daudenac bideetan edo mendietan; igotcea ayen gañera, moztea adarrac, edo eguitea dañuric edocin modutara.

        Irutanogueita amalaugarrena. Mendietaco aprovechamentuac gobernatuco dirá Ayuntamentuac acordatu eta Diputacioac aprobatuac dauzquin moduan. Iñor acuerdo oyen contra deuz eguiten baldin badu izanen da castigatua legueac aguintcen moduan eta quenduco zayo aprovechatceco pensamentua zuen gauza eta gañera pagatuco du eguin duen dañua edo eguillea izanen da entregatua Juzgaduari ala tocatcen bada segun cer caso dán.

        Irutanogueita amabostgarrena. Debecatua guelditcen dá jarcea depositu materialanic, gorozpillic, zur pillaric edo iratce metaric, etc., bideetan, plaza edo beste carriquetan jendearen pasadizoa galceco moduan edo estorbatuaz libersio publicoen puntuac edo lecuac.

        Irutanogueita amaseygarrena. Debecatua guelditcen da eguitea dañuric bideetan, bidechiorretan edo salpideetan eta quentcea ayeri cerbait trozo edo pusca.

        Irutanogueita amazazpigarrena. Gorozpillac izain da libre iduquitcea jabeac bere terrenoan barrenean.

        Irutanogueyta emezortcigarrena. Debecatua guelditcen da sua eguitea campo edo mendietan necesidaderic gabe eta baldin balizaque necesidadea eguiteco iralecuac garbitceco beti escatu biarco zayo licencia Ayuntamentuari.

        Irutanogueita emeretcigarrena. Modu berean debecatua guelditcen dá ichitcea zanja, edo putzutzuloac propiedateetan diranoc ebaquitcea esiac edo chutesiac inguruetan daudenac, eguitea egurra Ayuntamentuan bandoen contra eta azquenean eguitea dañuric, nola nay dela edo edocin medioz baliatuz propiedade campocoetan, bideetan errequetan eta beste gauza gucietan.

        Laroguey garrena. Usateguiac egon bear dute ichiac generoac ereiteco demboran eta biltceco demboran ere bay.

        Larogueyta batgarrena. Debecatua guelditcen da ebiltcea libre olloac aurreco articuloan marcatuac dauden demboretan.

        Larogueita bigarrena. Anizlarreco partidan ez da libre izanen oraindaño bezala ez bordaric, ez baserriric eguitea ez eta ere lurraric labaquitcea.

        Larogueita irugarrena. Ez Ayuntamentuac bacarric ez eta ere veintenarequin ez dute izango escubideric emateco emengo mendietan lurric edo terrenoric particularrari licencia lenagotic conseguitu gabetanic Autoridade tocatcen zayonangandic legueac gauza oyetaco escatcen ditun formalidadeac cumplitu gabe.

        Larogueita laugarrena. Gañeraco faltac gubernativac icusiac ez daudenac aurreco articuluetan eta tocatcen zaizcanac Ayuntamentuari, izanen dirá castigatuac ordenanza oyec aguintcen duten moduan.

 

Castiguac

 

        Larogueyta bostgarrena. Ordenanza oyeri faltacen dinari izanen da castigatua peceta batetic amabostera multatua eta gañera pagatu bearco du dañua baldin bada eta gastuac expedienteanac eta péritoarenac, eta lendabicicoac pagatuco ditu multataco paperean eta besteac dirutan, pagatceco leguez tocatcen zayoten personari. Amarretic oguey egunen barrenean acuerdoa ematen denean pagatcen ez baldin badira multac, eguiñen da cobranza Juzgaduagandic barrena, multatuac baldin baditu nondic cobratua, eta ez baldin badu pasatu biarco du duro bacoitceco egun bat carcelan leguec aguincen duen bezala.

        Larogueyta seigarrena. Guertatcen den desgracia edo oquerra baldin bada delitua, eguin duena edo eguiten dutenac izanen dirá entregatuac Tribunaletera eta castigatuac Justiciac aguincen duen moduan.

        Larogueyta zazpigarrena. Aitac, tutoreac, edo encargatuac izanen dirá responsableac civilmente, dañuric causatcen baldin badute, beren semeac, edo pupiloac, bay eta ere ganadu jabeac, ayec eguiten dituzten dañuz, denunciatuac izaten badirá eta ez zayote baliatuco escusic ayen mutillac, semeac edo servienteac berac pagatu biarco dutela esatea cergatic dirán nagusiac leguez obligatuac daudenac.

 

Disposicio generalac

 

        Lendabicicua. Alcateac edo aren ordezcoac izanen du escubidea castigatcecoa ordenantcetan dagon moduan pensatceco ayen disposicioac eta botceco bandoac (bandoac) berari iduritcen zayonean eta gañera izanen du escubidea castigatceco faltac parte ematen diotenean.

        Bigarrena. Alguacilac, Guardamonteac eta gañeco Ayuntamentuco empleatu guciac, izanen dute obligacioa parte ematecoa cernay oquer observatcen dutenean eta observatu eta ematen ez baldin badute, berac izango dirá castigatuac.

        Irugarrena. Denuncianteac edo parte ematen dutenac berac izanen dute edo cobratuco dute denuncia edo multa bacoitcetic irutatic bat, eta cantidade au ateraco dá Depositaritic bear dirán formalidadeac eguinta.

Goizueta 26 Setbre. 1897 dia de su publicación.

 

 

Non: SATRUSTEGI, Jose Maria: «Goizuetako udal ordenantzak», Fontes Linguae Vasconum, 72 zenb., 1996, 302-312 or.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa