www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XIX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Goizuetako ordenantzak

(1825)

 

 

        Ordenanzas de la villa de Goizueta que se publican todos los años desde el pulpito de su Parroquial con el primer Domingo de cada año en lo regular al tiempo del Ofertorio de la Misa Popular dentro La Novena de San José

 

        Goizuetaco Villac bere governu oneraco, Jaungoicoaren eta Erregueren Magestadearen servitzuraco disponituric dauzquien ordenanzac, aguincen zaiotela Vecino, eta habitante guciai guarda, eta observa ditzatela dirade oiec:

        1. Lenvicico ordenanza: Ygande, eta preceptozco festa gucietan acudi dezatela oficio Divinoetara, eta meza nagusico, vezperetaco, eta Rosarioco demboran eztezala niorc ere jocatu ez pelotan, eta ez beste jocotan ez plazan, ez tabernetan, eta ez beste toquitan, eta eztutenac au guardatcen izanen dirala castigatuac prisioaquin, eta multaquin.

        2. Bigarrena: guciac recogi deitecela beren icheetara Purgatorioco animen ezquilla, edo queda io orduco, eta dembora au ezquero tabernariac eztezatela admiti nior ere tabernetan ez carta iocoan, eta ez beste bulletan, eta eztutenac obserbatcen izanen dirala castigatuac multa rigorosoaquin. Ala Tabernara dijoacenac ordua ura ezquero, eta admiticten dituztenac.

        3. Yrugarrena: Damboliñac eztezala soñuric io (arratseco) illunabarreco ave Mari ezquilla ezquero ez plazan, ez carriquetan, ez tabernetan, eta ez beste toquitan, bada izanen dela castigatua crueldade guciarequin.

        4. Laugarrena: guciac, conforma deitecela Obispadu onetaco Sinodalaren capituloetan, eta Obispo Jaunen visitetaco mandatoetan, atrevitu bague nior ere gabaz ezquillac iotcera (arratseco) illunabarreco Ave mari ezquilla ezquero biaramoneco ezquilla artea disponituric dauden penen azpian (.....).

        5. Bostcarrena: baldin beren desgraciaz fligresia onetaco personaren batzuec iderotcen badira amancebamentuco estadu miserablean procura dezatela ateratcea beren estadu gaiztotic, eta bestela Alcate Jauna(k) procedituco duela (dezala) justician, recebitcen duela informacioa, eta bidalcen duela Iruñeco Corte Realera.

        6. Seigarrena: eztadiela nior ere atrevi arbolic evaquitcera ez sarobeetan, eta ez dixiduetan bi ducaten penan evaquitcen duen arbola bacoitzagatic, eta pena onen beraren ezpian eztadiela nior pasatu (mendiai), larreai su ematera Alcate, eta Erregidore Jaunen licenciaric bague; bada Jaun oiec enteraturic necesidadeaz proveituco dute gonveni dena evitatceco experimentatu izandu diran dañuac.

        7. Zazpigarrena: tabernariac, eta beste edozain personac eztezatela saldu ardoric, non ta ezten arrendaciocoric, arrendacioco escrituran disponitcen diran penen azpian: eta tabernariac bete ditzatela neurriac arrazoia den bezala garvitcen dituztela maiz eta au berau executa dezatela Aguardientaren, olioaren, eta (lumeraren) arrendacioco provisioa dutenac, eta beren salzalleac evitatceco experimenta izandu diran maliciac, eta engañoac; eta baldin ezpadute onequin cumplitcen malicia, eta engañoa probatcen zaioten bacoitcean izanen dela bacoitza bi ducatez multatua.

        8. Zorcigarrena: (arratseco) illunabarreco Ave Maria ezquilla ezquero eztabillala nior ere carriquetan itz mudatuaquin, edo itz motelca: ez eta ere naiz egunaz, eta naiz gabaz esaten, eta cantatcen dituela itz ciquiñac, eta canta deshonestoac: are guchiago irrinciaz, atajatceco emendic sorcen diran dañuac; bada experienciac ala eracusiric Nafarroaco Reinuac Estellaco Ciudadean celebratu cituen Corteetan berroguei ta emeretcigarren leguean dauca disponitua onelacoen contra, baldin noblea ezpada eun azote, eta bi urteco desterrua Pueblotic, eta baldin noblea bada bi urteco presidioa aguincen diotela Alcateai Yaunai onelaco Pueblo alborototzalleen contra, recebi dezatela informacioa oficioz, averiguatceco nor diran culpanteac, eta castigatceco pena oiequin, eta baldin Alcate Jaunac ezpadu onetan bere obligazioz cumplitcen, daquiela gabaz Puebloa revolbitcen dituztela, eta legue au austen, ezpadu informacioa recebitcen, eta culpanteen contra proceditcen izan dezala eun libraren pena, eta izan dadiela residenciaco casoa, au da, onelaco Alcate obligacio onequin cumplitu eztuenaren contra emateco quexa, eta contu allegatcen denean onara Juez residenciacoa.

        9. Bederatcigarrena: ogui salzalleac, edo oquiñac eguin dezatela oguia garia ongui garvituric, eta sal dezatela ongui erreric, eguin, ta consentitu bague oraindaño experimentatu diran maliciac, eta tamprac, arreglatcen diradela precio corrienteetara, eta onetan iduqui bear dute contu, ta cuidado Erregidore Jaunac.

        10. (Amargarrena: eztezala niorc ere pasa Erri onetaco zubitan eta galzadetan, idi cargaturic, ez eta ere gurdi cargaturic, eta utsic bi ducaten penan, non ta ezten goviernoco Jaunen licenciaric.)

        11. Amaicagarrena: Nafarroaco Reinuaren laugarren legueac izan dezan cumplimentu aguincen da, eta ordenatcen eztaietaco, entierroetaco eta honretaco conviteetara solo acudi dezaquetela funcioa den iche artan vici diranac, humeac, suñac, anaieac, eta beren emazteac, eta baldin oiez gañera allegatcen bada nior convite oietara gonvidatzalleac eun ducat pena, eta convidatu bacoitzac amar ducat, aplicatua tercio bat Fisco Errealari, bigarren tercioa contu eman duenari, eta irugarrena Eliza oni; eta onez gañera izan dezatela oguei eguneco carcela, eta illabete bateco desterrua.

        12. Amavigarrena: evitacteagatic Comunaren perjuicioan cometicten diraden escesoac oguiñen eta sugeto recarderoen edo bigarrenean gauza salcten dutenen partetic, bada alacoac esperatu gabe Vecinoac eta habitantetac erosi dezaten bear dutena beren Echeetaraco, erosden dute Errira etorcen diran alimentu, naiz gauza pagaturic gueiago, besteai lecuric eman gabe; prevenicten eta amonestacten zaiote aurrera conteni daitecen, bada bestela egonen da precisatua Alcate Jauna aien contra procedicteco, bada oguiñac asco aldiz obligacten dute Errotaria bigarrenean igoracictea iriña, baita ere Zaira, eta salcen dute oguia sustanciaric gabe, eta erre gabea.

        13. Amairugarrena: Aguincen eta ordenacten da; ez dadiela atrevitu ez Vecinoric, eta habitanteric, Janari gauzaric salcera ez Plazan, ez Dendetan, eta ez beste lecutan, ecusi gabe Erregimentu Jaunac, zeñec ecusiric gauzaren calidadea emanen diote mereci duen tasa. Ordenanza au guardacen ez duenac izanen du ducatan bat multa arrapacten duten ocasio bacoictean.

 

        Paratzen da gucien notician nola Reinu onetaco legueen artean bederetcigar(ren) legueac orain baño lenago publicatuac esaten duela modu onetan: di(...)roac eta publicoac excesoac, desordenac, eta gure Jaungoico Jauna(...) ofensac, Puebloen escandaloaquin, causatcen diranac danzaquin, ceñetara concurritcen duten elcarrequin junto guizonac, eta emacumeac, especialqui festa egunetan, eta solemnidaderic andienecoetan, ceñetan respetatu, eta veneratu bearlizaquean Magestade Divinoa honra, eta reverencia gueiagorequin, izanic guztiz dificultoso quencea osoro danza genero oiec, dela preciso danza deitecen honestidadearequin, decen(cia)requin, eta modestiarequin, eta fin au logratceco aguincen da ez (dan)zatceco niorere oficio divinoetaco demboran; ez Elicetan, edo toqui (s)agraduetan: ez illundu ezquero: eta ez guizonac, eta emacumeac escuac elcarri emanic pañuelorik bague lau errealen penan, eta damboliñac izan dezala lau errealen pena, soñua iotceco instrumentuac galduac, eta egun bateco carcela, eta multa oien erdiac izan deitezela Elizarenzat, eta beste erdiac Justicia eguiten duen Alcatearenzat; eta baldin Alcateac, edo onen partez obligacioa duenac ezpadu cumplitcen obligacio onequin diligencia andiaquin izan dadiela multatua og(...) libraz. Au da substancian legue onec aguincen duena. Orain Rei(nu o)netaco Fiscalac leneco illaren bederetcian eguin dio Conseju R(ealari )representacio bat, ceñetan esaten dion, legue au onela izanic ere (...) persona virtuosoac, (...)soac, (...) (...)tela maiz, egunoro dioacela sartuaz onelaco dancetan malicia(...) (...)da berriac, eta indecenteac, ceñetan erraz peligratcen duen modestiac, Jaungoicoaren ofensaquin; eta ala aguincen da Alcate, Regidore, eta cargudunac cuida dezatela dancetan indecenciaric ezten, eta len baldin bada costumbrezco indecenciaric gaurdanic galceco. Au da provisio berri onec aguincen duena. Nic eztut emengo plazaco danza publicoetan iderotcen indecenciaric bat besteric, eta eztut utci bear esateco, advertitu baguez, Jaungoicoac castiga eznazan. Bada soñu genero bat guizonac, eta emacumeac mudanzaren acaballan burcoca ibilcen dirana, auda bein escuñecoa, e(ta) guero ezquerrecoa solbardaquin iotcen dutena, au da indecencia andi(...) bat, ecin sufrideiteque: bada indecencia au, eta beste onelacoac embara(za)cen ditu providencia berri onec. Itz guchitan legue oni, eta providenc(ia) berri oni cumplimentu emateco eztute guizonac, eta emacumeac elcarrequin junto danzatu bear oficio Divinoetaco demboran, ez Elicetan, eta toqui sagraduetan, ez illundu ezquero, eta danzatu bear dute escuz, eta beste miembroz elcar uquitu bague, gesturic, meneoric, eta indecenciariq batere bague modestiarequin, honestidadearequin, eta garvitasun andian.

 

 

Non: Goizuetako Udal agiritegiak: 1. Gobernu erakundeak: 1.2. Udala: 1.2.4. Ordenantzak, arauak eta erregelamenduak; Sorta 12». SATRUSTEGI, Jose Maria: «Goizuetako udal ordenantzak», Fontes Linguae Vasconum, 72 zenb., 1996, 298 or.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa