www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XIX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Sara eta Bera arteko korrespondentzia bide bat egiteko auziaz

(1865)

 

 

1865eko azaroko gutuna

 

Saran hacillaren 1an 1865an

 

Veraco jaun alcatea,

        Guan den urthean, içan nitzen Veran, bides kestione, contatzen guinuelaric Veraco dispositione onen gainean, consultatu ondoan Lesaca, Echalar, Yanci, Aranaz, Sumbilla, eta Santesteban, markatu dugu bidea Veraco mugaraino, eta aintcinago puska bat gosta caigu jadanic hamabi ehun pezeta.

        Lanian hasteko menean, Gobernamenduari laguntza galdeguite memontan, horra non lehen bide hortas denac sustatuac ciren batsuec, errepikatu daroctan, bide hori arras inutila dela, Verac ez duela intentcioneric deusen eguiteco; eta esduela seculan eguinen bideric.

        Guerostic Echalarrerat behar guinuela itchuli, ussoteguietan barna passatua; Echalarrec offreitzen zuela, berac edo bertze cembeit herriekin, bide horren seguitzea, espainian, bide handico olharaino.

        Guerostic behar guinuela baliatu horren dispositione onez; eta berehala behar dela bidea markatu alderdi hartaric. horrec estonatu nau, eta uste nuke oraino, enganatu direla, edo enganatu tustela; Bercenaz, den baiño guehiago erraten dela, horrengatic zuri adressatzen naiz, jaun alcatea.

        Saraco herriac berac eguin behar duen demboran bide hori, ez liteke gosta espaniol herriei, gainean izendatuei, hirur edo lau milla pezeta baiño guehiago, bakotchari, nahi balute cerbeit eguin. Sustengatzen dut, eta sustengatuko dut Veran barna dela bideric lagurrena, celhayena, eta gutienic gostago dena guciei, nahis espainolei nahis frantxessei. Estona niteke, Verako herriac bertzen laguntzarekin, ez balu deusic eguin nahi eta uzten balu bide hori eguiterat Echalarko menditic. Bertze herriac ekharriac balinbadire cerbeiten eguiterat, eta essagutzen balinbaituste beren intressac, abantail handia lukete, Veraiñoco eguin bideas baliatzeaz, eta akabatzias, gastu gutierekin, Veratic Sararat den bide puska, erran nahi baita lekho bat edo ordu baten bidea.

        Iscribatzen dut dembora berean, Lesacarat, han izan nitzelakotz; adiarasteco cer passatcen den hemen; cer eguin nahi luketen, eta nondic nahi duten bidea markatu. Beharbada, jadanic obran izanen dire, markatzen, carta hau errecibitzen duzunean. Esperantza dut, jaun alcatea, herria consultatu ondoan, eta behar balinbada inguruetaco herriac, eguinen duzula errepusta lagurski, gure negurrien hartzeco, Echalarko bidea markatu baino lehen, edo sobra aintzinigui sarthu gabe.

        Guzien gainetic, gure desirkundea da jakitea ia utzi behar dugun Veraco bidea eta itzuli behartugun gure indarrac, dioten bezala, berce alderdi bateterat. Deusic eguin gabe, eta laguntzaric eman gabe Saraco herriari, Prantciaco Gobernamenduac nahi du ezagutu espainol herrien intentzioneac, ceren eguiterat ekharriac diren beren partetic. Nahi du, hitz batez, engaiamenduac hartzia, alde batetic eta bertzetic, deusic eguin baiño lehen.

        Elkarrekin adi guinezake, cer conbeni lliteke eguitea.

        Huntan guelditzen naiz, jaun alcatea, salutatzen zaitualaric ohore handi batekin.

Saraco alcatea.

Dithurbide

 

 

1865eko abenduko gutuna

 

Saran abenduaren 3an 1865an

 

Veraco jaun alcatea

        Ez duzue ungui irakurri ene carta, veraco bidearen gainean. Diozue, comprenitu duzuela, Echalarrerat itchuli garela. Nehorrec abisatu çaitustet, nola cembeit prezunec, Echalarren barna, nahi duten eguin bide handia, Espainiarat; zuec ez duzuelacoan deusic eguin nahi _ horren guibelatzeco iscribatu dut. Nahi nuen jaquin, ia ekharria zineten cerbeiten eguiterat _ ia nahi zinuten engaiatu, gu bezala, hirur urtheric barnian, bide horren eguiterat, Gobernamendu Prantxessac galdeguiten duen bezala, laguntza ematekotz Saraco herriari, Guc ez dugu hazi nahi, zuec ez eguitekotan. Ez luke nahi ere gobernamenduac.

        Ni Veraco bideco nais, eta bethi ere izanen: ez ditelakoan eguin bertzetaric bide onic, Espainiarat, burdina bides campo. çuec nahi balin bazinute, zuen parteco bidea eguin, ez liteke holakoric guertha; ez liteke Echalarretic bideric paza. Sarac eguin lezake, orai ere, bidia, veraco mugaraino. Bainan, fite behar da higuitu, eta lotaric atsarri. Egungo egunean gauzec laster curritzen dute.

        Baduzue jadanic burdina bidea, Doñi-Banerat, eta Bayonarat? certako duzue bigarren bidea, menditic, toki beretarat? Ez liteke hobe itsultsia bertze alderdi bateterat? non da comercio? Espainol mercathuac? Prantcian, Sempereco, Espeletaco, Hasparreneco, eta Heletaco mercathuac? Cambo urac? Bache-Nabarre eta Zuberoa? eskualdun herri guziac idekiac?

        Gaineratekoan, egundaino Saraco herriac ez du hitz eman inguinadoreric Veraco herriari, eta ez du nihor cargatu, eguiteas mandatu hori, herri bakotchac marcatzen tu bere bideac, eta eguiten ere bai. guerostic esperantza Atsarrian çagoste, bertzen laguntzaren beha. Jadanic, orai duela cembeit urthe, bilkura bathian, çaspi herri espanoilec hitz eman zutenean, iscribus, bidea eguiteco Prantciarat, Verac bakharric guibelat eguin zuen. Orai ere, Veraco herria ikusten dut guibelatuenic, nahis guehienic gozatzen den Saraco eremues, baskes, urez, gastainez eta eskurrez.

        Baiñan, ez dute esperantzaric conbertituko zaretela. Orai artio bezala, behargo du bici, elgarrenganic urrun.

        Guelditzen naiz, jaun alcatea, çure cerbitsari, consideracione handi batekin.

Saraco alcatea

Dithurbide

 

 

Non: Berako artxiboa, inbentarioan 2.1.2 atalean kokatuak, 659 kaxan: «Correspondencia 1859-1866», 659/8 karpean hain zuen ere: «Correspondencia 1865».

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa