www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XIX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Sara eta Bera arteko korrespondentzia fazeria erlazioez

(1827)

 

 

Lehen gutuna

 

Sara 10 de marzo de 1827

 

Saraco alcatiac

Beraco alcate jaunary,

 

        Jauna guanden urtian adiarazi izandu nion zure ainzenecuari gure Gobiernamenduac artu zituela neurri bazuec larrietan eta oyanetan su ematiaren gainian; bainan iduri zait necesario dela zembait explicacioren ematia orai causizen garen situlation. Badaquizu duda gabe bi aldiz sua eman izan dutela gure oyanetan, mindegui andico inguruan eta seguranzaric ezdudan arren abisua izandu dut azqueneco sua emana izan dela zure errico mutico bazuec ilabete unen 8an arrasaldeco borz orduetaco inguruan; beraz orai gure leguiaren arabera erriac izandu diren lecuac debecatuac izatera doazi aste untaric goiti azienda bazcazetic. Limitac emanac izan biar dire lecu orien inguruetan lecua erdi batetaric, eta muga orien barnian causizen diren aziendac zer nahi den suertetacoac izanen dire confiscatuac eta auquien yabiac multa pagazera obligatuac presondeguiaz punituac eta guehiago dena acusatuac su emaile bezala. Ycus azu beraz, jauna, zein situlatione tristian biar duten lecu orietan aziendac bazcazeco usaya dutenac, eta casu berian dire zure errico abitante zenbait; orretaracotz eta nior ezdadien malurus izan iñoranziaz; otoizten zaitut abisu au ematiaz zure vecinoei, ezen baldin faltan causizen badire, allega ditequen bezala baldin ez badituste beren aziendac mugaz alde hortaric zainzen ezait niri posible izanen componcioric eguitia oyanetaco administracionearequin izanen dute eguitecoa. Beraz errecomenda diozozute zure eguin alian ezdezaten utz beren aziendac mugaz alde untarat pasazerat erran den parage sua izandu den orietan, non ez duten galduac izaterat arriscatu nahi.

        Gueldizen naiz, jauna, bete bezala consideracione distinguitu batequin zure zerbizary,

Dithurbide

alcalde

 

 

Bigarren gutuna

 

Sara 19 de marzo de 1827

 

Saraco alcatiac

Veraco jaun alcatiari

 

        Alcate jauna, errecibitudut zuc illabete unen 17an iscirbizeco horea eguin didazun carta, zeinetaz gombidazen bainauzu atericeco mugara an trataceco izez iz orai gure oyanetaco partida batian erriac izandu diren lecuez pasazen den asuntuaren gainian; bainan errepuestan nago obligaturic zuri marcazera nic deusere ezin trata dezaquedala gauza orren gainian gure oyanetaco administrazioniac bere decisionia eman duen artian, yadanic izanduda erriac dauden paraguien icusten administrazione artan emplegaturic dagon aizinduri bat Bayonatic etorriric, eta orai beguira nago zer resultatuco den. ordena berriac allegazen zaizquidan bezain laster izanen dut arta zuri abisu emateco pasazen den guziez, bitarte unetan ezditeque izan bidegaberic ez presunetan ez aziendetan; unetaric icusten duzu jauna, nic ez dezaquedala deusetaz disponi gobernamendua dugulacoz nagusi; berzalde defendatua zait bilzarreric batere eguitia autoridade superioraren permisionia gabe, bainan erran den bezala letraz adierazico dizut pasazen den guzia.

        Guldizen naiz, jauna, consideracione distinguitu batequin zure serbizari

Dithurbide

alcalde

 

 

Hirugarren gutuna

 

Sara 1 de avril de 1827

 

Saraco alcatiac

Veraco jaun alcatiari,

 

        jauna bidalzen dizut zure gobernuraco gure jaun suprefetuac artu duen arrasta gure oyanetan erriac izandu diren partiden gainian, icusico duzu ortaric mai arrietaric eta 29 garren arri mugaraino dela limita eta defenditua dela 1831 garren urteco marchuaren zorciraino aziendac bazcara uztia muga orietaric barnago gure paraguetan. Nere avitantac penatuago izan biar dire oraino gauza orretaz veratarrac baino eta bada nic ez dezaquet deusere eguin autoridade superioraren ordenen contra, ori dela causa inutil da ateri nadin mugara zuc gombidatu nauzun guisa, berzalde adiarazi dizut ezdezaquedala permisione special bat gabe. marcatu dizut nere azqueneco cartan zer diren penac baldin aziendac bazcan causizen badire ez solament erriac diren lecuetan bainan oraino lecua erdi baten inguruan: otoizten zaitut beraz abisaziaz zure abitantac maluric izan ez dezaten egundic asten dela defendu ori arrastaren arabera naiz equienzat naiz nere errico vecinuenzat, erran nai da zurienzat abisua ematen duzun egunetic

        Gueldizen naiz, jauna, zure servizari consideracione perfet batequin.

Dithurbide alcalde

 

 

Laugarren gutuna

 

Vera 5 de abril de 1827

 

Veraco alcateaq

Saraco Jaun merari

Jauna

        Zuc escribitu tidazun cartaq yuanden marchuaren 10.an 19.an eta illebete onen 1.an precisatuva izandu naiz consulttazia edo presente eguittia interesattuvaq diren vezala, ala aiuntamto oni nola ganaderoei, orieq ere guciyeq conforme iz baten azpian detterminatu dute guciyen onttan erratea zuri pronto egon direla eta egonen direla cumplizera erri orreq etta oneq estipulatu zutena amar urttetaco celebratu zuten faceriettaco escrituran, eguina septembrearen 21.an 1820.an, faltatu gave battere deusere motiboz, etta berce gaineracuan bereala d[e]nic, ez vacarric orco etta emengo subaq erreaq izandu diren paragetaco, baizican generalqui mendi etta termino gucietaco naidutela izan dadien devecoa, zuc zure cartetan marcazen duzun denborarano, suplizen dituztelariq zuc erraten duzun casttigubaq, edo geyagocuaq, ala personac, nola azemanaq izaten diren aciendaq, bataren eta bercearen mendi edo termino guciettan.

        Gueldizen naiz yauna beti bezala consideracione andi batequin zure serbizari = Juan Franco Yrazoqui Alle=

 

 

Bosgarren gutuna

 

        Andres duda gabe paper hura gaizqui comprenitua da

        Mindeguiac zerratu tuztela eta han aziendaric atzematen badute naiz hemengoac eta orobat horcuac bahituac izain diela eta aziendac alatzeco maneran gobernatzeco comeniuen arabera. Otiaz ez daquit deusic atzo bilduac ziren

Articohegui

 

 

Non: Berako udal artxiboa, 633 kaxan, inbentarioan «4.1 Patrimonio» atalean sartuta dagoela; 633/11 karpetan: «Patrimonio, Facerias, Convenio de facería entre Bera y Sare».

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa