www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XIX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Olaberriako olen errentamendurako kondizioak: olen errentamenduak

(1850)

 

 

Condiciones del remate de Olaverria en la del Marzo de 1850.

 

        1.- Errematantiac errematia eguiten duenetic vederatci egunen varrenen presentatu vearco duela fianza mancomunatua, acienda libreac dituena eta ayuntamentuco jaunen satisfaciyocoa vada vestela ateraco dela verriz errematera, eta rebaja dañu perjuicio erriyari cumplimentuaren faltan guertatcen cescanac abonatu vearco dituela.

        2.- Erriyac entregatuco dezcala errematanteari Ola aundiya eta chiquiya labrante eta corriente orain daño acostumbratcen diran erremientarequin, varquina larruzcoac estadu onean, inteligencian ecen errematantiari conveni vazayo eguitea mejoraren vatzuec efecto edo erremientatan, erremateco arrendamentua bucatcen danean ecin escatuco duela erriyari vatere cantidaderic orrelaco mejoracgatic bada gueldituco dirala erriyaren faboretan; baña al contrario desmerecitcen vadira efecto oyec, eta izaten vadute peoraric, errematantiac paratu edo utci vearco dituela errecibitcen dituen estaduan, edo abonatu erriyari cantidade convenitcen edo ajustacen dena, inteligentien juicio edo graduaciyora.

        3.- Ayuntamentuco jaunac suponitcen dutela entregatu ditezqueala errematantiari urte vatez veste lau milla carguen icatza egurretan, vere tocatcen zayozean suerteetan; vaña erremateco arrendamentuaren vucayeran resultacen vada errecibitu duela guchiago, eguiñen zayola corresponditcen den rebaja; vaña ala verean resultacen edo guertacen vada recibitu duela lau milla carga baño gueyago eccesoa pagatu vearco diyola erriyari caso vatean nola vestean, da esatea, ala rebajan, nola aumentuan, errematian eguiten den cantidadearen proporcioan.

        4.- Errematantearen contucoac izango dirala averi edo masura chiquiyac, orain esango diranaz gañeracoac: lendaravicicoa presaren urraera: bigarrena: ante pararen urraera: Yrugarrena: iru ardatcen eta barquinetaco erruedaren urraerac edo inutilizacioa, vaieta ere vi olaetaco cepo principalac.

        5.- Errematantiac vearcen danean materialen vatzues, erriyac dituenetan, nola diran cuñataco hagataco edo veste onelacoaz erriyac emango dezcala preciyo moderatuan auda vecinoay ematen ce(s)caten preziyoan, orretaraco memoria (...) escatcen duelaric.

        6.- Erriyac facilitatu edo gracias emango diola mia erretce(...) zacarra, errico lurrean evaquicea convenizayon lecuan.

        7.- Obgeto orretaraco, auda mia erretceco emango zaiscala trasmocho inutillac veardituenac, ayuntamentuco jaunen señala(tu) dituenac, eta mendietaco esamiñadoreac eguiten duen preciyoan.

        8.- Ayuntamentuco jaunac usten dutela errematantearen ereciyora, edo autaera, lendaravicico lau milla carga icatcen eg(u)rren, edo ateratcen denaren egurren evaquiera, nai vadu evaqui ill onetan, edo luzatcea aurtengo noviembreco ill artean, vada evaquitcen vadu ill onetan, auda marzoan, arrendamentua izango d(a)la zaspi urtecotz, zaspi corte lau milla carga guchi bat goraberarequin eta bucatuco da arrendamientua 1857garren urtean vaña errematantiac nai ezpadu evaqui egurra noviembreco illa artean, orduan izango da errematia zorci urtecoz zo(rtzi) corte lau milla carga guchi bat goraberarequin, eta caso one(tan) erriyac eguingo diyo graciya ceditceco olaco fabrica deb(al)de urte vat gueyagoraco, eta guisa onetan acabatuco da arrendamentua 1859garren urtean, adverticen delaric errematantiac vearco duela declaratu ayuntamentuari propuesta oyetan vietan cen autatcen duen, escritura arrendamentucoa eguin baño lenagotic.

        9.- Martinetaco edo Olachoco maizua eta Olaaundico arotza izango dirala errematantearen disposiciyora; baña gañen(tzeko) oficialeac artaracoac edo suficienteac diralaric, eguiñ vear (di)tuen lanetaco, izain vearco dirala preferituac erri onetaco (se)meac, auda circunstanci edo caso igualetan.

        10.- Errematantiac pagatu vearco duela arrendamentuaren importe(a) onela: aurtengo San Juanetaco oguei milla erreal von anticipotuzat: gañera olaco arrendamentuco posesioan sarcendanean pagatu vearco duela urte bateco arrendamentuaren importea. Ala verean pagatu vearco duela oguei milla erreal anticipatutzat datorren urteco San Juanetan, eta posesioa ar(cen) duenetic urte vetera pagatu vearco duela veste urteco e(rren)ta; dembora onetan errenta bat adelantatua duelaric e(rre)matanteac izango ditu anticipatuac verroguei milla erreal, dezcontatuco zayozcanac seguitcen urrengo urtie(tan) arrendamentuan o prorrota bukatu artean.

 

 

1726an Fagaldek Hernaniko udalari bidalitako gutuna

 

Señor Antonio de Aierdi Segeretario Jauna

        Fagolagaco ollaren estancaren aldean behar da pareta guzi bat arriz eta sarras arriac behar dira andiac luzeac gutien dena besso bat eta erdi luze         1 Þ

        Eta behar dira bi zur bata luze behar da hemerezi besso         19

        eta berzea behar da luze besso         16

        eta berze bi uztari zazpina besso luze         07

        Essan den zurrac obraren oinean erriac emaiten dituella materialla bildu eta obra ongui eguiten duela behar da hogoui eta borz escutu.

        Eta bigarren partida bat dada luze hamalur besso arriz eta sarraz eguin beharra behar du hogoui ezcutu. Burrullaren 3 de 1726.

 

        Señor Antonio de Aierdi Segeratario Jauna bere mesedearen cerbizaria ni beti ere Gracian de Fagalde.

 

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa