www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XIX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Gipuzkoako eta Bizkaiko Gobernu Zibilen jakinarazpenak soldaduen erreklutamenduaz

(1877)

 

 

Gipuzkoako bertsioa

 

 

Suplemento al Boletin oficial núm. 12

correspondiente al 26 de Enero de 1877.

 

GOBIERNO CIVIL GIPUZCOACO PROVINCIACOA.

 

circularra.

 

        Excmo. Jaun General Norteco Ejercitocuac esatendit atzoco fechan seguitzendana:

        «Obligatubac leguiaren conforme provincia Euscaldungo Ayuntamentubac, Monarquiyaco beste guztiyac bezala, padroyac eguitera mutillarenac, ceñec biarduban cubritu Gobiernubac deitzen duban añian, eta eguiña operaciyoa ori erri gueyenetan, indarreco mediyoric eta oquer aundiric gabe, nola Alcatiari faltazayoten practica lana obetan, ceñec eguitendituzten lendabicico aldiyan eta izan leudazequien nulidadeco viciyoa cumplitzen ez badirade leguiaren disposiciyoac bere demboran eta aguinduba dagon becela, atenciyoa deitzendiyot beorren Mecediari cergatic eguiquiyarequin presente esatendubana ill onen 11 real ordenac, aguertuba 12 Gacetan, prevenitudeyela erriyetaco autoridadiari enteradeitzala ondo 6.º capituloaren len esan dan leguecoa, eta non itzegitenduban alistamentubaren rectificaciyotzas.

        Onec asi biardu precisamente Febreroco lendabicico igandean, jaquiñaren gañian jarriyarequin Boletin oficialaren bidez interesatu guztiyari, ceñi gañera enteratu biardan bere personan bi papeletaren mediyoz, ceñetati emangozayo bat mutillari, eta onen faltan, billatu ecin baliteque, bere aita, ama, curadore, parienteric aurrenecoari, nagusi, edo beste persona ceñen mendian dagonari, eta bestia unituco da expedientiari, firmatu eta guero mutillac edo beste edocein persona esan diranetacoac. Baldin ez balequique firmatzen abetaco iñorc, eguin beardu bere nombrian vecino batec.

        Baita ere iruritzentzait casocua esatia Alcateari, baldin 48 articuloaren conformidadean ecin acabatubaliteque Febreroaren lendabicicoigandean operacioac alistamentuba enmendatzeco, eta cerengantic itzeguitenduban 43, 44, 45, 46 eta 47 articuloac, seguitu beardu urrengo jai egunetan bucatu artean, jaquiñaren gañean jarriyarequin reuniyoa acabatzeracoan, cein egunetan beardan celebratu urrenengoa, cergatic ez dezan iñorc esan etzaquiyela.

        Esatenditu zaspigarren capituloac nola eguinbear diran reclamaciyoac alistamentubaren gañean, eta iñori combeni etzayo gueyago jaquitea interesatubari bañon.

        Ez daducat ezagutu gabe cein gogorra dan leguiac aguintzen dubana, Ebroco alde onetan, nola auzco aldean servitzeco Naciyoari onec escatzendubanian bere semearen lagundasuna; bañon chiquitzen dirade bere efectoac ibilli ezquerostic leguiaren conforme, eta eguiten danian onen ordenac justu eta modu onian.

        Principiyoaben animoan esatzendiyotet autoridade encargatutacoari operaciyoac eramatera bere bidean sorteua eta soldaduaren declaraciyoa arte, erautzi dezatela motivo guztiya protestic eguiteco, eta bear eztan guztiya, contuban eguiquirican lendabicico perjuiciyoa izango dala mutillarentzat, leguiac esaten dubana eguiten ez bada fede onean, eta Alcatiarentzat beren gañean artzen duten responsabilidadearequin, cer ez detan utzico aplicatzeas, artaraco bidea ematen badute.

        Convenida ala ede jaquin dezaten mutillac eta beren familiyac, nola obligaciyoa servitzeco Naciyoari ez dan acabatzen, eta orain escapatzen dubanac onetatic, jarriyarequin gañera modu peligrocoan eramateco Ceutara edo Cubara, noiz nai eroritzen diranian chandarmearen escubetan, caltea eguitendiyola berari seguitzendiyon numeroari, obligatubarequin jartzia toqui batean ceren gandic libre cegoan.

        Azquenengo beardet recomendatu necesidadea jaquin eta chinistu zaten Alcatiac, datorrela quintetaco serviciyoa guztiyaren leguetican, ceñec obligatzen dituban provinci guztiyac, eta cumplitzeco ez daudela Diputacioaren mendean, baicican Gobernadore civillean, ceñen gatic artubeardituzten instrucioac, mezclatu gabe Diputacio foralac asunto onetan ezdana euscal errico administracioa, eta estzayola batere tocatzen.

        Baldin desgraciyaz Alcatiac eta Ayuntamentubac ez baluteque adituco prudenciya eta respetoco itza, eta adituco balituzteque conseju charrac, jaquindezate obligatuco nautela entregatzera militariaren Tribunaletara, izanditecen juzgatubac sidicioco presuac bezala; eta prevenitzeco erocein escusa ez jaquiñarequin izquetan, convenico da ecarrideyen euskerara eta publicatu emen esaten derana».

        Cer anunciatzen detan Gaceta oficial onetan biardan gaucetaraco.

Donostiyan 25 Eneroan 1877.-

Gobernadoria, Laureano Casado Mata.

 

SAN SEBASTIAN: Impr. de A. Baroja, Constitucion, 2.

 

 

Bizkaiko bertsioa

 

        Cumpliendo lo que en el mismo se determina se inserta á continuación traducido al Vascuence.

        «Euscal-errico ajuntamentubac seiñda beste Españiaco gustiac leguéz dauque legueagaitic euren errietacó mutillen listac eguitecó obligaziñoa gobernubac aguin tzendabenian soldadubac ematecó, erri gueijenetan eguiñedabé indar-gabe eta castiguric merecibaric, baña orain dá erri onetan onec listoc eguitendirán lelengo biderrá eta origaitic lenagó eguin-ez dan gau sia isandá, topa leitequé faltaren-bat leguearen agunduba ondó eta artés eguiten-ez-badá, eta origaitic deitutendot bedorren atencioá ill onen amaicaco Erreguen ordená, amavicó Gacetan ipinita daudená gomutan euquiric, esandaijen iru provintzietaco alcatieri ondo gogoz icastecó esandan leguearen seigarren capituluoa nun esaten dan listac sucenduteco mudubá.

        Listac sucendutiac asibiardau modu gustietara ceceillaren lelengó domecan, lenago ardurá deutzenac jaquindaijen, Boletiñetan ipiñita. Listac sucendotecó bijalducojaco mutil bacochari avisuba papeleta bitan eta euretaric bata ichicojaco mutillari eta au topatuesimbeleiteque bere aita, ama, curadore edo urrenengó senidá edo aidi ari, uesaba edo beste edoseiñ-lagun beré carguba dauconari eta bestia aitatu diran gendietaric batec firmatuta ipiñicoda espedietian. Esandiran gente gustietaric espalequi firmetan batec-ere eguingodau euren ordez mutillaren ausoco daquijen batec.

        Ustedot ona izangodala alcatieri esatia se 48 garren articulubac diñuban leguez listac sucendutecó sereguiñac, 43, 44, 45, 46, eta 47 garren articuluetan, marcatuta dagosanac, esiñ amaituba dira ceceillaren lelengó domecan jarraitucodirá amaitu arte, urrengo jai-egunetan eta iñoc es equijela esan estaijen batzar bacocharen asquenian jaquineguingoda seiñ egunetan izangodan urrengoa.

        Saspigarren capitulubac diño se escubide artubiardan listetatic apartetaco; onengañera iñori es deuteza* listan dantzeneri* edo euron aide edo senideari baño ardura andijadoric*.

        Esautzendot gogorra dala legue aura, Gaztela nai proventzietan, naciñoiac euren semen laguntasuná escatzen dabenian, baña leguea biguntzenda aguintzendabena eguitendanian justicijas eta nahigurabaric.

        Esanda dandená neure gogoan artuta eta contuban euquita se suberte eta soldadu eguiteco operaciñobac ondo eguiten-espadira caltia izangodala mutillentzat eta alcatntzat* seintzuc erantzumbiarco daben charto eguiñari escatzendot onec operaciñoic eguiteco carguba dauquen autoridade edo aguintarijeri artudaijela arduriba dana eguindeiten faltagave eta protesta motivo baric.

        Ondo-da mutillac eta euren guransubac jaquin daijen se naciñoari servitzeco obligaciñoa es-daba* amaituten serbitu barric* eta igues-eguiten dabenac esdabela beretzaco bacarric calte eguiten sergaitic bere urrengo numeroa, bera emen egonda libre egoana, juangoda soldadutzara eta bera iñóz Guardia civillac arrapatzembadau juangodá Ceuta edo Cubara.

        Amaituteco, alcatiac jaquin biardabe quinta servicijua jaijotendala España gustiraco eguiñeco legue batetic eta au legueauau* cumplitzia esdala Diputaciñoen escubetan dauben gausia esbada Gobernadore Civillen escubetan baño, nundic artucodituben ordenac, eta Diputaciñoiac esdauquela ser icusi gausa onetan cergaitic esdiran leguez leguea-gaitic provintzia barruco administraciñuco sereguiñac esdirá euren cargucubac.

        Sorigaistuban alcate eta ajuntamentubac jaramonic eguiten espadabe neure sosigu eta errespetusco verbiari eta jarraituten baditube iñoc emanico conseju charric jaquindaijela, neure desiuban contra, bijaldu biarcododasala guerraco conseju edo tribunaletara eta anche erantzumbiarcodabe leguiaren contra jasotendiranac besela; esta iñoc eguno esan-es daijen onec opicejo* erderas ipnitendodanonec* ser diñuban esdaquijela erdera esdaquijelaco ondo isangoda bertan esana eusqueras ipiñi eta jaquin eraitia. Jaungoicoac gordebei urte ascotan. Vitoriaco Cuartel Generalian milla sortzireun eta irurogueta amasaspi garren urteco Urtarrillaren ogueta laugarren-egunian.- Genaro de Quesada.- Vizcaico Gobernadore Civillari.- Bilbon».

 

 

Non: Gipuzkoakoa: Suplemento al Boletin oficial núm. 12 correspondiente al 26 de Enero de 1877, San Sebastian: Impr. de A. Baroja, 1877 (izenburua, jaso dugun moduan, erdaraz izan arren, bere testua euskaraz da); eta erdarazkoa -eta euskarazko orria ere bertan sartu badute-: Boletín Oficial de la Provincia de Guipuzcoa, año de 1877, viérnes 26 de Enero, número 12.

        Eta Bizkaikoa: Boletín Oficial de la Provincia de Vizcaya, sábado 27 de Enero de 1877, número 90, folio 357-358.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa