Dantzariyaren premiyua
1
Lengo batian Sara'n izan naiz
Santa Gurutza pasatzen,
lau kaskaneta etorri ziran,
etziran asko lotsatzen;
arpegi beltzak zituzten, baño
ondo zekiten dantzatzen,
mundu onetan onen pizkorrik
zanik ez nuan pentsatzen.
2
Titi gabeko mutur igar bat
presentatu zan lenbizi,
bi eskuaidi txistu emanda
plazan saltoka zan asi;
nere begiyen aurrian ez det
pizkorragorik ikusi,
on-ustekuak baziran baño
ura zan ango nagusi.
3
Beste bi beltx-beltx ensaiatutzen
ibillitubak jai ta aste,
beren ordua bete danian
aik ere deitu dituzte;
duro erdi bana eman ziyoten,
gelditu ziraden triste;
batek esan du: «Ez dizkiñagu
patarretako ainbeste!».
4
Laugarren orrek ere bazuben
dantzatzeko jeniyua,
esanaz: «Biba erari ona,
pakia ta uniyua!».
Erakutsi du zertarako zan
ark bere oponiyua;
titi gabeko mutur igarrak
eraman du premiyua.
|