Bertso berriak Txirritak jarriak
1
Milla zortzireun larogei eta
gaude seigarren urtian,
bertso berriyak jartzera nua
euskara eder batian;
pelea aundiyak egin dituzte
pelotariyen artian,
Pedro Yarza guzien buru
probintziyako partian.
2
Indaleziok dauzkan bentajak
nua kantuz esatera:
probintziyako plaza denetan
jarri ......... aukera;
partida firme zerratu zuten
iskribiturik papera,
Billabona'ko Mankubarekin
ez dira ondo atera.
3
Indalezio eibartarra,
Bizente Elizegi bestia,
Pedro Yarza pensatu zuten
orien kontra astia;
nekatu gabe zerizkioten
partida irabaztia,
dituzten sosak galdu artian
eskarmentatu eztia.
4
Suerte txarrak jo zualako
beso bat dauka moztua,
bañan bestia sano duala
obra da manifestua;
begiyak ernai, memori ona,
ankaz ibildun listua,
Billabona'n da probintziyako
pelotariyen maixua.
5
Bizente Elizegi pelotarekin
ez da mutil aldrebesa,
ori bigarren jarriko nuke
ni baldin banitz jueza;
kuidado gabe egin liteke
orren anparo trabesa,
oiek ez dira tontuak baño
Billabona'n da cabeza.
6
Premiatuak izandu ziran
Amerika'ko partian,
estimatuta ibilli zuten
kaballeruen artian;
ankaz listo ta begiyak erne,
beti koraje fuertian,
orrelakorik ez da atera
juan da larogei urtian.
7
Plazan pelotan asten danian
ez du ematen itxusi,
baliyo zuen saiatutziak,
etzuan gaizki ikasi;
beso-motxa da aziyu ortan
Españiya'ko nagusi,
ez det gizon bat bizkorragorik
sekulan iñon ikusi.
8
Urriko illak amar zituban
Bizkaia'n da probintziyan,
kontrariyorik gabe zebiltzan
pelotariyak Frantziya'n;
beste lan gabe ibillitubak
bere denbora guztiyan,
Billabona'ko beso-motz batek
laster konpondu zizkiyan.
9
Llarrondo eta Zapaterua,
Txillarra zuten bestia,
oien moduko jokalariyak
Frantziya'n asko eztia;
Españi ontan pensatu zuten
desapiyoka astia,
bi enbaliyok portunatu da
oieri irabaztia.
10
Batek begiya itxuba zuben,
besua motxa bestiak,
malezi asko dutelarikan
oraindik dira gaztiak;
onra aundiya eman diyote
partiduba irabaztiak,
oien anparo egin dutenak
ez daude gizon tristiak.
11
Erreboteko lanian ere
badaki ankak dantzatzen,
ikutu gabe pelotarikan
plazan etzaio pasatzen;
bola bezela beti badabil
ala ere ez da nekatzen,
orrelakorik munduban zanik
iñork etzuben pensatzen.
12
Pelotariyak duten bentaja
nua kontuz esatera:
noiznai deitu ta daramazkite
Amerika'ko partera;
iñork jokatu nai badiyote
ipintzen dute aukera,
erri batetik lau olakorik
sekulan eztira atera.
13
Jende guztiya ikaratzen du
plazako bibotasunak,
nekatu arren laguntzen diyo
gorputzeko osasunak;
adelantatzen dijuazkiyo
diru eta ontasunak,
iru erreino bildurrak dauzka
beso batekin gizonak.
14
Pedro Yarza ikasiya da
pelotarekin lanian,
joka-biriak egiten ditu
idiamentu onian;
Urriko illak ogei zituban
emendik irten zanian,
obiaguak jarriko dizkat
andik etortzen danian.
15
Pedro nagusi atera zaie
pelotariyen artian,
emengo lanak eginda dabil
Amerika'ko partian;
ankak listo ta besua zorrotz,
beti koraje fuertian,
jeniyo orrek eutsiko diyo
biziya duben artian.
16
Jose Emeterio Agirre
apelidua eta izena,
Billabona'ko pontian bertan
bataiatu zan gizona;
Pedro Yarza, egin ezazu
Lujanbio'ren esana,
ori da zure bertsuak jartzen
asko enpeñatu dana.
[1886]
|