www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Manual debozionezkoa
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1627, 1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, Joannes Etxeberri (faksimilea). Hordago, 1978
Azken berrikustea: 2006-06

 

 

aurrekoa hurrengoa

BURU IX

 

Arrantzale partikularen othoitzak

 

        Arrain ttipi zaleentzat othoitza

 

O Iesus-Krist Piaresi eragiña xaudea,

Lehen ezin zukelarik, gero arrañez bethea.

Guri ere egiguzu liberalki dohaña,

Itsaspetik ekhartzeko kontugabe arraña.

Hanbat ordain emateko zuri laudoriorik,

Zenbat har artetan arrain baitago ehortzirik.

 

        Balea zaleentzat

 

O Iaun Tobias gaztea ungi begiratua,

Guardaritzat bidaldurik Arkangelu Saindua.

Eta kostara arraña erakharrarazia,

Haren hilltzeko egiten ziñoela grazia.

Guri ere ekharguzu hurbillera Balea,

Segurkiago armaren landatzeko kolpea.

Biziaren gatik dugu hirriskatzen bizia,

Arren egiguzu haren gelditzeko grazia.

 

        Balea kolpatu eta

 

Iauna geure arte baño gehiago zureaz,

Balea zauritu dugu arpoñaren kolpeaz.

Arren bada egiguzu (Iaun puxanta) grazia,

Sarri gelditzeko arrain itsasoko handia.

Gutarik garabik zaurtxu gabe bere indarraz,

Segadetan dabillala buztan edo bulharraz.

Edo xalupa irauli gabe gillaz gañera,

Edo berekin eraman gabe urtan behera.

Arren begira gaitzatzu gaitz hauk guztietarik,

Eskerra diezazugun itzul lehorrerarik.

Irabazia da handi, perilla ere handia,

Begira diezazugu prinzipalki bizia.

 

        Balea hill ondoko eskerrak

 

Iauna, dututzula esker, eta laudorioa,

Million eta million baño gehiagoak.

Zeren egiñ darokuzun liberalki grazia,

Idekitzeko handien arrañari bizia.

Gure indarrak etziren deus hunenen aldean,

Zure faborea dugu sentitu konbatean.

Ezen zure baithan turroñ batek etsajak,

Urrutik izi dezan nahiz dela han gaja.

Hala guri ere egin darokuzu dohaña,

Bentzutzeko Itsasoan den sendoen arraña.

Lehorrera dakharkegu egiñik sarraskia,

Bizi zela aztaparraz zebillan ihizia.

Hala dugu naturaren mirakulluz bazterra,

Ohoratzen (Iongoikoa) zuk duzula eskerra.

 

aurrekoa hurrengoa