URRUNGAITZA
Ameriketan idatziak
Gau-erdiya da; ezeren otsik
ez dabill nagon tokian,
itxasoa ta lurra lo daude...
logiro arnetsgarrian.
Amets, amets!... ez derizkiyot
orain esna nagonian
bezin eztiro al nezakenik
egin begiyak ixtian.
Izar, illargi, aize ta beste
leunkai onak batian
osatu dira maitagarrigo
ezin litezken zorian.
Txori gaxo bat orla paketsu
arki naizen bitartian
bere negarrak arindu nayaz
nere kupitasunian
arnoriyozko penak kantatzen
ari zait aldamenian.
Gau ixill eder zoragarriya:
ain girotsu zaudenian...
zer misteriyo gordetzen dira
zure kolko pozgarrian?;
zer dira berriz gordetzen, Jauna,
zer eskutamen aundi, an...
egunez baño bertago dagon
zeru garbi zabalian?
Lur ontan iñoiz izan nezaken
aldirik egokinian,
orain, biotz ta begirakuna
jasorik dauzkatanian,
oroitz ugari piztutzen dira
izar txuri bakoitzian.
Izar politak, zuek zerate
pozez bizi nitzanian
ikusitako argi ber-berak
Euskal-erriyen gañian;
zuek zerate andik urruti
narabillen garayian
laguntzallerik oben-obenak
nere bakartasunian...
* * *
O, zenbat oroitz ernetzen diran
nere biotz barrenian
iñoren ots ta karraxi latzik
entzuten ez dan gaubian!
Habana-n 1904-ko urtean
|