 |
OTAÑORI
Bere «Artzai-Mutilla» irakurri ta ondorean
Pello, aspaldi onian
ixillik negoan,
ixillik... baña ez aur bat
amaren kolkuan
egoten dan antzera
lo bete gozuan,
baizik indar gutxi-dun
aitona neguan
legoken bezelaxe
sukalde txokuan
aritz, lizar ta pago
zatiyen onduan.
Baña zerbait bear da
arturik lenguan
zure lore-dun goititz
sorta bat eskuan
bere likurt ezeak
alaitu ninduan.
Begiraturik sortan
txukun ipiñiak
ainbeste krabeliñ ta
alako liliak,
esango nuke, Pello,
beroien orriak
dirala Maritxu-ren
ezpaiñtxo gorriak
eta Maitagarri-ren
lum'arro txuriak
egoak astinduta
zerutik botiak.
|
 |