BETOZ NEREGAN AURTXO MAITEAK
Eusebio Blasco-ren goititzak gure izkuntzera nik aldatuak
Aitondu naiz ta oroimen zarrak
beregan naramakite,
ume polliten jolas, fartxo ta
kantuak alaitzen naute;
betoz neregan aurtxo maitiak,
ondoren bildu zaitezte!
Umeak dira lore biziyak,
ayek gabe nik ze triste
arkitu nuen etxe-zokoa;
laister nitzan gogobete...;
betoz neregan aurtxo maitiak,
ondoren bildu zaitezte!
Baldin larriro nere begiyak
iñoiz negartzen badute
gaztetasuna gogoratuta
oroimen bat edo beste...
malko samiñak txukatutzera,
ume laztanak... atozte!
Luzea lana, egun laburra,
nekeak artu nau mende.
Idiki, arren, leyatill ori...
Eguzkiya doi doi,... ene!
Betoz neregan aurtxo maitiak,
ondoren bildu zaitezte!
Gizonak beti esker gaiztua
eman izan oi dirate
t'amoriyoak berriz erantzun
gogorra kupira gabe...
Betoz neregan aurtxo maitiak,
egiya zuek zerate!
Ai, zer aundiyak nere semiak!;
bañan oraindik ezdute
doatsugoak umez-umetan
ziradenik oiek uste
nik otsegiten niotenian:
aurtxo laztanak atozte!
Iltzera nuan ordu ayetan
inguratu nazkizute,
aingerutxuak oyan ondoren
euki ditzadan ill arte...
Betoz neregan aurtxo maitiak,
muxu bana ekatzute!
|