 |
KUN-KUN
Rekondo'tar Cirilo-k eresaldua
Ez ñegar egin, nik emango, bai,
xagar bat ximel ximela
amoña bezin ximurra eta
goxua bera bezela;
au janaz ondo magaletxuan
atsegindurik aurrena
seaskan llo, llo, nere potxolo
jarriko zaitut berela.
Ekatzu muxu gero
lo egin dezazun;
llo, llo, tira maitia,
llo, llo,... kunkun... kunkun,...
Nere aingeru laztangarriya
zorigaitz bat ez dezuna,
seaskan orla mugira geldiz
amets egiten dezuna;
zer gozagarri diran zuretzat,
nere maitetxo kutuna,
amon xarraren kantuak eta
seaskatxoan kunkuna!
Lo dago... t'orain biyok
amets egin zagun,
aurrak lotan eta nik
esna,... kunkun...kunkun...
|
 |