ERESDUN
Abeslari bikaña dan nesk'aratz bati
Ez da soiñ eder aundiya duten
zenbait mirabe bezela
arrokeriyaz bere burua
erakusten dabillena;
mendilar-pean gorderik dagon
loretxo baten antzera
orri gutxi ta likurt asko-dun
lore-biziya da bera.
Intzez apaindutako
landare gaztia
gezur gabeko biotz
on baten jabia,
abeslari bikaña,
jator, egokia...
Esperentxu, zu zera
bigarren Talia.
Lendabiziko intziriya zuk
amatxoren magalian
egin zenduan ama muxuka
eziñ ase zan batian:
geroztik ala beti maitaro
amaren aldamenian
igaro dezu mundu guziya
agur ta txalo tartian.
Gau askotan eretsu
ari zeranian,
denok zuri entzuten
pozez gaudenian
esan genezaguke
ala zaudenian
aingeruen bat ote
dezun barrenian.
Illunabar ta gau ixilletan
erretxinol bat kantari
asten danian egoten gera
entzuten gogoz berari;
bañan iñolaz ez du kantatzen
txori ark zuk bezin ongi
eztarritxoan dauzkatzulako
baten ordez milla txori.
Naiz parrez egon eta
naiz egon mintsua
beti suspiriyoka
zure kolkotxua;
penaturik urrungaz
ari dan usua
dirudizu kantari
astean;... gaxua!
|