|
ANDREN BIGURRIALDIJA
Etorri zan geznarija aurrera eta, oi yakon gurkerea bakaldunari egin ostian, idazki bat emon eutsan eskubetara. Etzan makala idazki arek iñuana! Begiratu. Uri-nagosi atako andrandijak, andikijenak, aspaldijan irrikatzen egozala ta argi ta garbi atzaldu gura eutsela bakaldunari euren gurarija; emon egijuela, euren senarrai legez, batzarretan eta agimendubetan sartzeko eskubidia, eta, era berian, autarpidia eta auzijetarako entzupidia ta ebazpidia, ta beraz, batzar-nagosiko zaldunak eta andiki gurenak egitten eben edozer egin al ixateko eskubidia; eskabide onen aldez beste aldi batzutako jazokixunak erakarri biar zittubezala gomutara: makiña bat andra ixan dirala munduban bakalderri ta jaurerri askotako jaurlari, ta bakaldun eta kaiser askok baxen ondo eta biarba zurtasun andijagoz erabilli ixan zittubezala erriko arazuak; andra askok urten ixan dauala mendira guda-aldijetan, gixonak eurak baxen kementsu ta adoretsu aberrija aldeztuten; oneik egijok olan dirala, ezin leikela bakaldunak euren eskabidia ezetara be ukatu, atakotzat artu baño, ta zuzenez eskatuten eben eskubidia beingo-beinguan emon, gauza bakana zalako gixonak edozetan aginttaritzea euki ta eurak andrak ezetan aintzako be ez ixatia; azkenez, geigarritzat iñuen, gixonak eurak baxen ixillak edo biarba ariago ixango zirala, ta garrantzizko arazuak eskutuban eukitten ezeutsela iñongo gixonik ezer erakutsiko. Eskakixunok bakandereak be bere egitten zittuzan eta leia andiz eskatuten eutsan bakaldunari baietza emoteko.
Idazkija irakurtzian eta andren zentzunbako eskarija uartutzian, ezekijan bakaldunak zer erabagi artu. Zalantza aretan Bertoldagana jo eban eta jazokuna aren barri emon eutsan. Bertolda, erantzun ordez, arkuak austen asi yakon barreka.
—Barre egitten dozu, astakillo orrek?
—Ondo gogoz, atan be —erantzun eutsan Bertoldak—; eta orreri barre egin eztagijonak, agin guztijak ataratia ibazi biar leuke.
—Zergattik?
—Orreik andra ergelok, bakalduntzat barik bakallutzat artu zattubez zu; zelan otu osterantzian olako gangarkeririk bakaldun danari eskatutia?
—Arei eskatzia ixan leikijue on, baña niri ez emotia adin-on.
—Txakurrak buztana oratuten itxi? Eztau, gaxuak zorigaizto gitxi.
—Argi egidazu berba, ulertu dagitsudan zerbait.
—Olluak kukurruku ta ollarrak karkaxo, olakorik gerta oi dan etxiaren gaxo.
—Martiko eguzkijaren antzeko zara zu: igittu ta berotu orduko ibittu.
—Ulertzalle onari, itz gitxi.
—Itzok eder, geiok ez; argittuko al-nozu, bai ala ez?
—Etxia nai dauanak garbi, ezpegi ollorik ez usorik euki.
—Baña, asta-kirten orrek; amattuko ete-dozu bein edo bein?
—Ulertu bai, ulertu ez, eta ulertu gura ez; iru gauzok bat lettekez.
—Ipuin entzuliari lapikuak ondua artu.
—Ia bada, esan; zetarako gura nozu ni?
—Zure aolkuba biar dot arazo onetan.
—Iñurrija txitxarrari ogi eske, beraz.
—Ba-dakit azkarra zareana ta buru ori asmakixunez beterik daukazuna. Andren arazo au zeuri emon gura dautsut, alik onduen zeuk atondu dagidazun.
—Arazo ori nire pentsudan itzi ba'dagixu, ez ixan ezpairik; txistuba baño ariñago aterako zattut neuk estura orretatik. Orrattiño, laketu egidazu nire neuk gura dagidana egitten, eta orreik androk, arazo au dala-ta, barriro ba'letortzuz etorri, txakur bigurtu nadilla ni.
—Tira, ba; asmau egixu zerbait eta bialdu egidazuz popadan axiak artzen.
Urten eban Bertoldak eta zeiara juanik, txoritxu bat erosi eban. Sartu eban gero txoritxu au kutxatilla baten barruban eta bakaldunari eruan eutsan, esanez, bakandereari bialdu egijola kutxatillea, arek emakumai bialdu egijuen, baña esan egijuela ezegattik be ezegijela idegi ta bijaramon goxian etorri ettezala atzera kutxatillea ondo-ondo itxirik ebela, ta bakaldunak beingo-beinguan emongo eutsela eskatuten eben guztija.
Artu eban geznarijak kutxatillea eta eruan eutsan bakandereari. Gorago attaturiko andrandijak bakanderearen gelan egozan baturik bakaldun erantzunaren begira, ta bakandereak, senarraren geznea entzunik, kutxatillea artu ta andrandijoi emon eutsen, bide batez bakaldunak iñuana uarterazuez: ezetara ez ezegattik ezebela kutxatillarik idegi biar, baña bijaramonian etorri ettezala atzera kutxatilla ta guzti, ta beste barik, bakaldunari eskaturiko guztija lortuko ebela. Esanokaz lasa-lasa egindda alde egin eben andrandijak.
Baña urtenaz batera, berebixiko ikusgurea sortu yaken emakumoi, ta an kutxatilla barruban zer egon ete-ettekian gordeta jakin gurarik irrikatzen jarri ziran.
—Andrak —alkarreri iñotsen— emen barruban zer daguan ikusi barik egongo ete-gara ba? zer deritxozube; idegiko al-dogu?
Beste batzuk, ostera, bilddur samar, onetara iñuen:
—Eztagigun olakorik egin, aurki bakaldunaren garrantzi andiko gauzaren bat dago-ta.
—Baña, zer gauza ixan datteke, ba? —iñuen ikusperienak—. Eta idegi arren be, ez al-gara gero guztijoen artian dagon-dagon lez itxita izteko gauza ixango? Bai, bai; dana-dala, idegi dagigun eta geuk jakingo dogu gero zer egin.
Azkenez, txutxuputxu ta marmaxo askoren ostian, kutxatillea idegittia erabagi eben; baña ganeko estalkija kendu eutsenekoxe, barruban eguan txoritxubak eguak zabaldu ta alde egin eban gorantz, axia ziar egazka, eta ene emakume guztijak zurtzauta geldittu ziran ezetarako adore barik. Besterik ezian, zer txori mueta zan igarteko astirik euki ixan ba'leue, beste atariko bat erosijaz utsa beteta legokian; baña kutxatilla barruko txorija begi-itxi-edegi baten aienatu yaken-da, ezin eben, arrezkero, ez artatxori, ez urretxindor, ez beste zein txori ixan ettekian igarri.
Damututa ta atsekabetuta egozan andrandi gaxuak, ta euren ikusgura zoritxarrekua zala-ta, alkarreri akar egiñez, ba-iñuen:
—Gure errukarrijak! Nongo arpegijaz juango gara gu barriro bakaldun aurrera, bere agindduba guk ausi dogun lez ausitta gero? Au da zorigaiztoko ta adutxarreko ixatia! Zer adore, zer inddar ixango dogu guk bijar goxerako?
Naigabe ta atsekabez beterik igaro eben gau osua onexatara ai-eneka; ezekijen zer erabagi artu: ala bijaramonian bakaldunagana juan, ala ara barik etxian geratu.
Gaba igarota, oi dan lez, eguna etorri zan barriro. Jagi ziran emakumiak eta batzarrian batu ziran. Arterik artu eziñik ebiltzezan, gaxuak, uste guztijak galduta, nora jo ezekijela, ta iñondik be etxaken ezer otuten bakaldun aurrera lotsagarri barik barriro aurkeztu al ixateko, ta bakandereagana juaten azartuko ete-ziranentz be zalantzan egozan. Batek onetara iñuan, bestiak bestetara; arek, juan biar ebela; onek, oba ixango ebela ez juatia. Azkenez, erausi ta iruzkin askoren ostian, bestiak baño buruba apur bat argijago eban bat aurreratu zan eta esan eban:
—Andrak; zetarako galdu onenbeste asti barriketa utsian? Zoruak egin naiz eruak egin, egiña egin, esan darue; ta ezin daikegu guk be gure okerra ez zuzendu ez estaldu. Eztaukagu beste biderik bakaldunagana juan, jazo yakuna zelan ixan dan argi ta garbi esan eta parka eskatu baño. Lendik be ba-dakigu bakalduna ixakeraz bijotz-berea dana, batez be andrazkuakaz, eta errez ixango yako guri parkatutia. Tira, andrak; bizkortu zatteze eta jarrai zakidaze neuri, neu juango naiatzube aurretik eta. Erijotzaren bat egin ete-dogu, ostera, ezetariko zigorren bildur ixateko? Ala, lamaiko baten erosi letteken txori baten balijorik be ez ete-dogu guztijoen artian, txori ziztrin orreri egaz egitten itzi dautsagulako, beste barik? Zatoze neugaz ezeren bilddur barik!
Beste batzuk, ara bere, bilddur ziran, eta esaten eben bakaldunari min geiago eragingo eutsala bere esana egin ez ixatiak, basuetan eta baratzetan eukazan faisan eta eper guztijai iges egitten iztiak baño; azkenian, jo batera, jo bestera, bakandereagana juatia erabagi eben.
Bakandereak andrai jazorikua entzun ebanian, atsekabez beterik jarri zan eta ezekijan zer esan ez zer egin, zalapartaen baten bilddur zalako; baña atsekabiak alde batera itzirik, andren aldez egiteko bere burubari azkortu erazo ta bakaldunagana juan zan emakume andrandi guztijak lagun zittuzala. Irureun bat andra ziran eta eurok eta guztijok etozan buruz bera, lotsaren-ozta. Eldu zan bakanderea areto nagosira ta agur egin eutsan bakaldunari. Bakaldunak iñoizko alaitsuben erantzun eutsan aren agurrari, ta bakaulkittik jatzirik, eskutik artu ta bere onduan jezarri eragin eutsan. Eta irribarria beti ezpanetan ebala, zer albista on ete-ekarren ittaundu eutsan, arenbeste andra eder eta argiren laguntzeaz beragana etorteko:
Eta bakandereak esan eutsan:
—Ekixu ene senar eta jaun altsu orrek, zure aurrera naiatortzula emakume guren oneikaz, eurok egin eutsuben eskabidiaren aldez. Ondo dakixunez, batzar-nagosiko garatz eta arazo guztijetan sartzeko zaldunak dauken eskubide berbera eskatu eutsuben amakumiok eurontzako be; baña aginddurik zuk, erantzun billa etorri ettezanian ekarri egijela euroi emoniko kutxatillea zeuk emon zeuntsenian itxirik eguan era-eratara ta ezegattik be idegi egin ixan barik, eurotariko batek, beste guztijak baño ikusperagua antza, barruban gordeta zer egon ete-lettekian ikusteko gutizijaturik, idegi egin dau, ta uste-uste barik barruban egon ixan dan txoritxubak iges egin dautso egaz. Zoritxarrian egin dau egitteko au! Emen daukozuz emakume guztijok atsekabeturik eta damu-damurik egiñen orregaz, naigabiaren andiz buruba jasoteko be gauza eztirala, ta bakaldunaren agindduba eurok gura barik ausi dabelako zuri arpegira begiratuteko be lotsa dirala. Ene jaun altsu ori; beti ixan zara zu bijotz-biguna ta errukijorra zure menpeko guztijentzako, ta parkatu egijezu onei be eurok egin daben utsa, eztalako ixan egiña zure esana ez egittiarren, euroen ikusgura begiluzetxubak eragiña baño. Eta diñotsudan au egiztauteko, ona emen andrandijok zure oñetan auzpazturik, oñazez ganez egindda, garbatuta, damututa, ta apaltasunik andijenaz parkeskeka, zuri, ene jaun altsu orreri.
Orduban bakaldunak, asarre bai'leguan, arpegi mukerra jarri ta betosko illunaz, ba-diñotse:
—A, emakume zoro, ergel eta burubakuok! Eta, arpegija ete-daukozube oindiño neure bakalderri onetako ixilleko batzarretan sartu gura ixateko? Baña, zelan, esan egidazube, zelan euki ziñegije ixillik zubek, kutxatilla bat ordutxu betian itxitta eukitten jakin eztozubenok, zelan euki ziñegije ixillik neure bakalderri osuaren zorijona ta millaz gixonen bixija beren pentsudan daukon arazo bat? Zuaze, zuaze zeuben zeregiñetara, zeuben etxeko ardurea artuten eta zeuben seme-alabak azikera onez azten, gonadunen eginbiarra orixe da-ta; ta itzi egijezube gixonai erriko jaurkintzea, zeregin ori gixonezkuena da-ta. Ezkeunke ondo erriko arazuok zuben eskubetan itziko ba'genduz! Laster ikusiko gendukez gauza guztijak ankaz-gora ibiltten. Ordu erdi garrenerako uri osuan zabal-zabal egindda ibilliko litzatekez ixilleko arazo txikarrenak be edonoren abuan eta miñian. Tira, zentzunbakuok; jagi zatteze ta zuaze etxera ganoratan, biar be ba-dozube-ta lauziri banarena. Beinguagatik parkatu egitten dautsubet; baña eztakixubela beste bein olako burubakokeririk otu be egin!
Eta au esanik, bakandereagana bigurtu zan agur egitten, eta ainbat zaldun emon eutsazan gelaragiño lagun egijuen.
Andrandi gaxuak, bakaldunaren erremuskadeaz, autseziperdi urten ziran jauregittik katu buztija baño epelago ta ezeben geiago eguno attatu ez agimendubetan satzerik, ez autarkija eukitterik, ez iñoren lapikuan burruntzalija sartzerik. Bestelako burruntzija ezeutsen eurai bakaldunak sartu, naiz ta Bertolda maltzurraren bidez ixan! Andretedija aldendu zanian, idoroten dau bakaldunak Bertolda ta ba-diñotso:
—Ba-dakixu, gero, berebixiko asmakixuna ixan dana? Eta urten be, ezin obetuago urten daust!
—Ondo dabil auntz trinkua berekittian, otsuak tope egin eztagijon artian —erantzun eutsan Bertoldak.
—Zergatik diñostazu ori?
—Ez al-dozu iñoiz entzun, andreak, urak eta subak laster aurkitzen dabela bazter? Nigattik ete-diñozu ori, ba?
—Egin-egiñian be, zeugattik diñot, eta ez beste iñorgattik.
—Ba-al-naiatzu ni ezertan damugarri?
—Ba-al-zattudaz zu ezertan goralgarri?
—Zetan emon ixan ete-dautsut nik min?
—Onen garrantzizko arazo onetan neuk lagundu zattut, eta zuk, illarte bixi ixateko lain emon biarrian, arnasea bera be emon ez eta ixeka egitten daustazu ganera.
—Enaiatzu orren eskartxarreko; ta ondo dazaudaz zure ibazijak.
—Ezagututziaz eztot naikorik; eskartutzia obeto dagokit.
—Zagoz ixillik, biar dan lez saristu gura zattut-eta. Eztot gura oindik aurrera oñik be igittu dagixun, eta oñak oinkide ixango dozuz aurrerantzian, eztabelako alkarren ondotik aldendu biar ixango.
—Urkaturikuak be eztabe oñik igitzen, eta, zuk diñozunez, oñak oinkide ixaten dituez.
—Zuk, barriz, txartxat artu ta okerratara ulertzen dozu beti.
—Txarto esan sarri eta geienetan igarri.
—Zuk txarto esan eta txarrago egin egitten dozu.
—Zer txar egin ete-dot zure jauregijan, ba?
—Eztaukozu lauzirijen gixabiderik ez adei-legerik.
—Eta zuri zer ardura dautsu ni ondo azija ala mendu txarreko ixatiak?
—Asko ardura daust; traketsa ta basatija lez zabiltzalako nire jauregijan.
—Esan zegattija.
—Nire aurrera zatozen bakotxian, txapelik erantzi be eztozu egitten; ez-ta bururik makurtu bez.
—Gixonak eztau bere buruba makurtu biar beste gixon baten aurrian.
—Gixonak zelakuak, adei-legiak eta gurkerak be alakuak egin biar ixaten yakez.
—Gustijok gara lurrezko: zu lurrezko, ni lurrezko, ta guztijok lur bigurtuko gara gexu baten. Lurrari etxagoko lurretara makurtzerik, eta, arian bere, ezin dau.
—Bai, egija diñozu: guztijok gara lurrez egiñak. Baña zugandik nigana dago aldia ezta besterik ontzi baterik bestera ixan lettekian aldia baño. Lur bategaz beragaz ainbat ontzi bardiñezak egitten dira; ontzi batzuk, orrattiño, edari gozuak eta lurrinkai usaintsubak eukitteko ixan oi dira, eta beste batzuk, ostera, edozelango zeregiñetarako ta oikuntza zakarretan erabiltteko. Eta, era berian; ni, arako nardozko lurrinkai eta bestetariko edari eder-gozuak gordeten dittubezan ontzijetarikua nozu, eta zu, barriz, edozein zantarkeri botateko edo, biarba, txarrikeri andijaguak egitteko erabilli oi diranetarikua. Alan be, ba-dautort, ontzi guztijok lur berberagaz eta esku berberak egiñak dira.
—Eztautsut ori ukatuko; baña ontzi guztijak errez dira apurtuten, era beratan auskorrak diralako, eta bein apurtu ezkero, sastarretara botaten dira zatijak eta batzubetarik bestietara eztago ezetariko alderik.
—Zelan gura ixan dedilla, ba; baña, zuk, ona etortzian, buruba-makurtu egin biar daustazu.
—Ezin dot nik olakorik egin; eruapena artu biar ixango dozu.
—Ezin dozula? Zergattik ezin?
—Lexar adakijak iruntzi dodaz, jauna, eta eneukez apurtu gura neure buruba makurtutzian.
—A, dollor, txatxar ori! Zuk gura ezarren, ba, neuk gura dot, eta makurtu biarko dozu urren nire aurrera agiri zattezanian; bai, ondo be.
Bertolda aldendu zaneko, bakaldunak bere gelako ateburuba ate-erdi ingururagiño eraztia aginddu eban, onetara atia laburtutziaz, gelara sartu gura ettezanak gura-nai-ez buruba makurtu egijen. Au agindueran Bertoldari asper egittia baño beste burupiderik ezeban ixan bakaldunak, ak beragan etorri gura ezkero, gelan sartueran buruba-makurtu egin biar ixango ebalako, eta onetara, Bertoldak gura ezarren be, bakaldunari gurkerea egin biar ixango eutsalako. Bertolda atzera noiz etorrikoren begira geldittu zan, beraz, bakalduna, beren asmakixunaren ondore ona ikusteko luze eretxitta.
Urrengo goxian ba-dua Bertolda beti legez jauregira. Bakaldunaren gelako atia aren txiki ikustian arrittu eion yakon bat-batian, baña azeri zarra bera, beinguan susmau eban zerbait eta laster igarri eban bakaldunak agindduriko maltzurkerijen bat zala, biarba sartueran bakaldunari buruba-makurtu berari egin erazoteko-edo; eta ots-otsean bururatu yakon zer egin: gibel-egin atiari, bai, eta aurrekera barik, atze-atzeka sartu. Otu ta egin. Eta onetara, bakaldunari burubaz gurkerea egin biarrian, bizkarra emon eta bizkarraren azkenian asten danagaz gur egin eutsan. Aurduban ezagutu eban bakaldunak etzala Bertolda osterantzeko azerija lakua, lukijagua baño. Inddar atsegin ixan yakon , orrattiño, bakaldunari Bertoldaren maltzurkeri barrija, baña asarre samar bai'leguan, ba-diñotso arpegi garratzaz:
—Nok irakatsi dautsu zuri, malmutz orreri, iñoren etxian orretara sartzen?
—Zangurrubak, jauna.
—Zegattik baña zangurrubak?
|
|