BERTOLDAREN BIGURTUKEREA
Bertolda, urrengo goxian, bere gorputza arraintzale sare bategaz narru gorrijaren ganian baturik aurkeztu zan bakaldun aurrera. Itxura aretan ikusirik, ba-diñotso bakaldunak:
—Zelan azartu zara nire aurrian orretara agertuten?
—Ez al-zeunstan zeuk esan zugana bigurtzeko goxion, baña ez billoxik ez jantzirik etorteko?
—Bai; ba-neutsun esan.
—Emen naiagotzu, ba, sare onetan baturik —esan eutsan Bertoldak—, eta zeuk ikusi daikezunez, gorputza erdi-agirijan erdi-estalirik dodala bigurtu naiatzu.
—Orain artian non ixan zara?
—Ixan nazan lekuan enaz arrezkero, ta orain nazanatan iñor ezin datteke ixan neu ezik.
—Zein da egunik luziena?
—Jan barik egon biar ixaten dana.
—Buruko uliak zergattik zurittuten dira bixarra baño len.
—Bixarra baño lenago jaiorikuak diralako ixaten.
—Itxubak eurak be ezagutzen daben bedarra, zein da?
—Azuna.
—Zein da lorarik ittunena?
—Zatotik urteten dana, ai! ardaua amattutian.
—Nor da arako a, norberen etxian iñok gura ixaten eztauana?
—Errua.
—Nor da a beste okerra, lerden guztijai istarrak ebagitten dautsezana?
—Garija ta olua batzeko igittaia.
—Zein da gauzarik argijena?
—«Iretargija argi da baña, eguna baxen argi ez...» eguna, jauna.
—Esnia baño bai?
—Esnia baño argiyago, ta batta edurra baño be.
—Orixe diñostazun ori egiztau ezpa'daistazu, makillaka zigortau zagijezala eginddu biarko ete-dodan nago.
Urten eban ene Bertoldak, eta suil bete esne arturik, bakaldunaren lo-gelara eruan eban iñok ikusi barik, eta beianganian erdi-erdijan itzi eban. Leio guztijak itxi zittuzan gero, ondo-ondo, argi izpirik sartu ez ettian. Eguberdartia zan. Ba-dator bakalduna gelara eta, illunetan, joten dau oñagaz esnez beteriko sulla, ta an dua sulla tutarrez, esnia be plausta beianganera, ta ija-ija bakalduna bera be bai musturrez bera! Asarre bizittan dettu otseñai ta leiuak zabalduteko diñotse. Ak egin zittuzan garraxijak gela beiangania esnez ondatuta ikustian!
—Nor sazkil ixan da ori suil oriesnez beterik gela onetan imiñi dauana ta nik biaztopo egitteko leiuak itxi dittuzana? iñuan.
—Neu ixan naiatzu —erantzun eutsan Bertoldak bazter batetik urtenda—, eguna esnia baño zurijago ta argijago dala egiztau biar neutsun-da. Esnia egun abaño argijago ba'litz, gela osua argitu egingo eban, eta zu etziñan itsumustuban etorriko, ixan zarean lez, eta etzenduban sullik oñagaz joko, egin dozun lez.
—Baserrittar maltzurra zara zu, ixan be, ta satorrari berari be begijak idoroko zeunskijoz zuk. Baña, nor ete-dot emen yatordan au? Bakanderearen geznari bat da, oiez; ta idazki bat dakar eskubetan, bai aurki. Albora egin zakidaz apur baten, zer erreparri diñostan entzun dagijodan.
—Ba-nua, bai, baztertxu aretara; ta Jaungoikua'ri gura dakijola niretzako albista txarrik ez ixatia.
|