Ipuin 15.a
Lapur ta etxe-txakurrarena
Lapur bat ebillen gabaz gauza asko ostuten, ta elduzan aberats baten etxera. Urten eutsan ataira txakur andi eta etxe-jaola batek ta esan eutsan:
—Zer dakarzu ona, kaltegin gaisto orrek?
Dirautsa lapurrak:
—Ago ixillik, autsa ogizatibat, ta ez egin zaunkarik, ez usigirik niri.
Esaten deutsa txakurrak:
—Emoten deustazu ogi zati au mesedez, borondate bakarraz, ondo guraz, edo eztalduterren zure lapurretia?
—Ixillik egon zaitian amorez, zuk salatu baga sartu nadin etxe barruban, ta zuri emoten ez deutsubezan ta ezertako ezdituzun diru ta tresnaak eruateko.
—Baña —dino txakurrak—, nok emongo deust niri bizinasan arteko ogija, zuk ill badaidazu niri ugazaba, edo eruan diru ta etxe-tresnak? Gura dozu ogi zati bat gaiti galdu daidan bizitza guztikua? Emongo zeunsket niri biar dodan guztija? Eta zer dakit, ain erruki gitxikua izanik gizonentzat, izango ete zinatian txito errukitsuba niretzat? Ez dot nik dollorra izan gura. Nire ugazaba onak emon deust orain artian jaaten dei egiteko berari lapurrik badator ateetara, bera lo daguan artian. Zuaz emendi laster, ezta lapur ogirik igaroko neure eztarriti, ezpabere egingo dot zaunka gogor ta zoli, esetsiko deutsut ta ez dozu urtengo damuz baño.
Ipuin onek adierazo guradau ez dogula estalgillak izan biar iñoren dongaro egiñetan; otseinak gorde biar ditubela arduraz ugazabaren gauzaak, ta ez etxe lapur izan ta etxe lapurrai lagundu. Ogija emoten deutsanari zor deutsala leialtasuna ta biarra egitia.
|