Ipuin 11.a
Asto ta txakurtxubarena
Ugazaba batek eukazan etxian astua ta txakurtxuba. Ekusan astuak ugazabak egiten eutsala txakurtxubari eregu ta piesta asko; emoten eutsala lekuba altzuan, ta maiti ogi bigun ta okelia; barriz, berari jaramonik egiten ez eutsala ta bakarrik emoten eutseela lasto zati bat ta nos bait eskubete arto garau, biarra eragin onduan.
—Au zerda? —zinuan abere buru andikuak—, txakur zital ezertako ez danak ainbeste estimazino edo ondo gura ugazabagandi, ta ni baztertu ta kortaturik dongaro janda?
Dakus zelan txakurtxubak alliari eraginda egiten deutsazan parlantzu ta pozkarijak ugazabari, aurreko oin bijak belaunetan iminita; zelan zaunkatxubak egin ta igoten eutsan altzora ta an miazkau eskubak ta arpegija. Dino beregan:
—Obeto artuko nau ni bere alango pozkari batzuk egiten badeutsadaz.
Asmau ta egin, orra nun ugazaba ikusi ebaneko era onian arrantza eginda igoten deutsan aurreko oñakaz bularrera, ta min zantarra aterata igorzteko arpegija. Asto zantarraren pisubak ezarrieban lurrera ugazaba; asi zan au diadarrez lagun eske; etorri zirian mutil morroe edo bere ogitukuak; ta ikusi ebeenian euren ugazaba, astuak lurrian ta ostikopian eukala, banatu ebeen makillaka, erdi illda itxiteraño.
Ipuin onek esan gura dau ez dabela iñok sartubiar ez dagokan lanian. Adin gitxikuak, atsegin emon guraz, emondarue atsakabia.
Egon bedi bakotxa bere lekuban.
|