|
Ipuin 13.a
Ontza ta bere ama
Gaixorik egoan baten ontza, eskatu eutsan bere amari arren egijuezala erregu, promes edo eskintzak santubai bere osasuna gaiti. Amak erantzun eutsan:
—Neure semia, egingo dot gura dozuna, baña bildurrak emoten deust alperrak izango diriala nire eskintza edo promesak, zerren zuk egin dituzun lapurretak eleixaan, loitudituzun elexmai edo altarak, ta orain etzariala entzuna izango.
Esan gura dau ipuin onek gatx andijak egin ditubenen noraezeko, ezin besteko ta esturiak ateraten dituban eskaarijak alper ta utsak izango diriala leenago garbituten ezpada biotza: santubak bere aldeti euki gura ditubanak, leenaz irabazi biar ditubala; osasun egunetan atsegin emon biar deutseela, estura ordu ta gaixotasunian adiskide ongillatzat izan gura ditubanak.
Santubei ondo esan,
ta leenaz euren adiskide izan.
|
|