Ipuin 8.a
Arrano ta azerijarena
Arranuak artu eutsazan bein azerijari leza baten eukazan humiak. Azeri gaixo, ta besteti gaistuak, ikusirik ezin euskiola ezer arranotzarrari, jarraitu eutsan illetiaz ta palaguz eskatuten bere umiak.
Arranuak, arroturik bere sendotasunaz ta gauza gitxitzat azeri txaarra arturik, dirautsa:
—Ago ixillik lapur zitalori, inok ikusi ezin aben alango atsitubori.
Ta eruan eutsazan azerikumiak bere abijara, emoteko eurakaz zer jan arranokumiai. Azeri asko jakiñak jarraitu eutsan arranuari abijia eukan abe edo arbolaperaño. Ekarri zituban lastua, lar igartu ta suba. Ixio zituban erregarrijak; asi zan keia igoten, jagizan garra, ta bildurturik erre etzitian arranokumiak bertan, biurtu eutsazan azerijari beriak kalte baga, irakasten ebala askotan geijago balijo dabela askotakua, azartuba ta azkorra izatiak indartsuba izatia baño.
Ipuin onek erakusten bere dau: andi leku goratubetan dagozanak ez deutseela gatxik egin biar beeragokuai uste bagako kalteren bat egin eztaijuen gorrotoz.
|