|
Ipuin 12.a
Leoe ta sagubarena
Leoe bat lotan eguala mendi baten erriberan, baso-sagu aetan ebiltzanak eldu jakozan urrera, ta azartu zan euren arteko bat lepora igoten. Sagu gaxuak ikusi ebanian nor zan, ta eukan ilteko arriskuba, eskatu eutsan errukitu zedilla beragaz, ez egijola gatxik egin; ez ebala bere lepora igon gatx guraz. Beekusan leoiak ez ebala ezer aterako piztija ain txikar bat galdubaz; dongaro esango zala bazterretan bere atzamar portitzak eruatia sagu bat ilteko; itxi eutsan juaten gatxik egin baga. Sagubak, esker onak emonik, alde egin eban pozik beste leku batera. Egun gitxi barru, jausi zan leoia lakirijo baten, ta katigaturik ikusi zanian asizan orruaz bazterrak bildurtuteko gisan. Entzun eban orroia sagutxu aitatu dogunak, urreratu jakon, ta itandu eutsan zer eban. Dakus katigu daguala bere ongiña, edo leoe len gatxik egin ez eutsana, ta dirautsa:
—Ez zaite larritu, nik askatuko zaitut; ez daukat aazturik egin zeunstan mesedia. Sagutxubak igon eban soka edo lokarrijetara, asizan ortztxikatu edo birrinduten sokia agintxubakaz, ta larga eban leoia katigutasun baga.
Ipuin onek esan guradau txikartxuben biar izatera etorri leitiala gizonik andi ta goratubena; gatxik ezin leikeen askok on egin leikeela.
Dinuanak «Ezdot inoren biarrik»,
buruba dauka galdurik.
|
|