|
Ipuin 7.a
Arratoiena
Arratoe bat bizi zan erri baten. Urten eban bein erriti jakiteko kanpoko barri. Alan ebillela, arkitu eban basoko arratoe batek, ta dirautsa:
—Neure lagun maitia, erdu neugaz neure etxera.
Jarraitu eutsan esker onak emonaz. Basoko arratoiak imini eutsan bazkari egokan legezkua: babaak, aritx-garaubak, garagarra ta mendijetako beste janarijak.
—Esker andijak deutsudaz —esan eutsan errikuak basokuari—, baña etorri biar dozu zeuk bere neure bizilekura artuteko neure bazkarija.
Eruan eban beragaz errira, sartu zirian etxe andi batera, nun bizi zirian jaun ta etxeko-andra txito aberatsak.
—Erdu nigaz —dirautsa—, etxe onetako gelara, nun topauko ditugun jaateko ezin gozuaguak, zeñegaz nasan zu baño aberatsagua. Emen daukadaz aukeran eztija, koipia, okelia, gozuak, ta zer ez?
Ebiltzan bata ta bestia lapikorik lapiko, zurkulurik zurkulu jaten eritxuena, ta orra nun onik onenian datorren giltzeria, ta ospe andiaz edegi eban atia. Arratoe batak ta bestiak emon eutseen igesari; baña etxekuak ondo ekizan legez arkuntza ta buru gorde lekubak, ezkutau zan beriala errazto. Barriz basokua, ekanduta ez eguan legez arerijorik ikustera, ta besteti ez jakinik zelan ta nora iges egin, igon eban nekez orma bateti gora, ta guitxiarren artu ta ill ez eban giltzeriak. Urten ebanian onek gelati ta itxi zitubanian atiak, biurtu zirian arratoiak euren lapiko ta jatekuetara, ta dirautsa etxekuak adiskidiari:
—Zelan ikaratuzara alan? Zegaiti nik legez gorde ezdozu buruba zurkulu baten giltzeriak ikusi zengizan baño leenago? Emen euki dogun arriskuba utsa da, ta ez deust niri jaateko gogorik galdu. Bazenkusaz katu, giltzera-andria baño ariñago, ta atzapartsubaguak, onezaz ostian iminten deusteezan lakirijuak, orduban esango zenduke benetan leku bildurgarrijan bizi nasala; baña guztira eginda nago, ta nok itxi onlango jaaki gozuak arriskuba gora bera?
—Eta zer? —dirautsa basokuak—, ekarri nozu arrisku baga bizi nasan lekuti emoteko bazkari ain goria? Zagoz zu emen bizarrak koipetu ta eztituten beti auzi ta igesian. Gurago ditut nik bakian jan neure etxeko baba, aritx garau, garagar ta basuak dakazanak, etxe andi onetako jaaki milika ta samurrok baño. Agur.
Ipuin onek zeinbat irakaste emoten ez deusku? Bakotxa baketu biarda duin duinagaz: igon gura dabeenak beeti gora, ibilli toki garaijetan, buruko zorabijo bat dabee asko beeia jo ta bizitzia galduteko. Bildur bagako bizitza baketsuba obia dala arrisku ta ikara betiko bat baño. Ez dala inos zorijonekua aberats edo asko eukija, bakeak iges egiten badeutsa; ta sabela betiago geratukodala, ta nornai aragi obiaz arto, gastaña, sagar ta baserri jaanakaz ikarabaga bizi bada ollagor, eper, aariki ta etxe aberatsetako jaaki samur ta miliikakaz baño, osasunak uts emon edo biotzeko atsakabiak lagunduten badeutsee.
Obe dira gitxi euki ta bakia
ondasun askogaz baño ikaria.
|
|