Ipuin 14.a
Enadia ta beste txorijena
Enadia ta txorijak egozan bein nekezari batzuei begira zelan ereiten egozan lin-azija. Deitu zituban enadiak batzaarrera, ta dirautse:
—Neure lagunak, ezdakizube zer egitendaben gizon orreek. Ereiten dabee lino-azija luurra atxurtu ta simaurtuta. Bedarra azita igartuko dabee; gabikotu ta txarrantxatuta milla nekegaz ekarriko dabee ari egitera; arijagaz egingo ditube sariak, ta oneek dira gure kaltian. Zeinbat gure lagun katigatu daruez sareetan? Gura dozube artu nire zuzenbide edo konseju ona? Guazan solora guztiok alkar artuta gizon ereilla oneek alde egin daijenian; azi-ereiña jan daigun; jaijoko ez da lino bedarrik, egingo ez, aubaga, aririk, ezda guenian gu atrapetako sarerik.
Beste txori, batzaarrera batu zitubanak, emon eutseen barriari, euki eben enadia bildurti, txaldan ta koldartzat ta esan eutseen:
—Adiskidia, egizu gura dozuna, ez gara gu zure gisakuak. Ez deutsegu orrenlango lorrik emon gura geure burubai.
—Ez? —dirautsee enadiak—. Or konpon, bada. Ezin nik bakarrik jan ta galdunei lino-azi ereindabeen guztia; igesko dot solo ta landeetati etxeetara. Abe arteetan abijia eginda aziko ditut umiak; ez jat gatxik egingo ta goguango dozu nos bait nire esanak ez egiña.
Urrengo urtian ibai ondo bateti igaroten zan enadia, ta ikusi zituban sare baten barruban katigu kurrilloe, pintxoe, txirriskilla, artatxori, amillots, txepets, birigarro, zozo, bulargorri ta eskillaso batzuk. Ebiltzan jira ta bira urten gura ta urten ezinda, zinuela:
—Ai sinistu bageuntsa enadiari! Orra emen berak adierazo euskuzan sare, lino-azijaz egiñak. Galdubak gara betiko.
Ipuin onek esan gura dau ez dogula izan biar burukoijak edo buruiritxikuak: artu biar diriala jakitunen zuzenbidiak, ezpabere damukodogula nos edo nos katigarijo ta lakirijuak urratuko ezin ditugunian.
Danak larregiz beretuba,
izango dau gerora damuba.
Hasta aqui se han sacado las fabulas mas acomodadas para la instruccion del pueblo biscaino, del primer libro de Isopo. Las siguientes son del libro segundo.
|