Ipuin 9.a
Bela ta azerijarena
Berba labanetan geratuten dirianak lotsatuta urten darue ipuin onek irakasten daben legez.
Erroi edo bela batek ostu eban bein leijo edo bentana bateti gaztae osua, ta eruan eban arbola baten gañera. Beekusan azeri askotakuak, adurra erijola ezpanetati gaztae gurariz. Esaten deutsa onek arbolapeti:
—O egazti ederra! Eztago zu baxen ederrik eguak ditubenen artian. Zure balztasunak argi egiten dau. Zeinbat eta zu zarrago ainbat eta ederrago. Besteti, zein zu baño egiñagorik gorputzeko itxuraz! Bazeunka beste batzuk baxen berbeeta edo soñu gozagarrija, egazti guztien azkarrija izango ziñate!
Arroturik belia azeri asko jakiñaren irauntsi labanakaz, erakusteko oni beebala berak bere kantu edo soñu ederra, edegi eban aua soñuba joteko; baña jausi jakon gaztaia. Onen zain eguan azeri gaistuak, beiari ukutu orduko atrapau eban, autzian artuta, asi zan gogo onaz astiro jaaten. Beliak eskatuten eutsan bere gaztaia; baña azerijak erantzun eutsan etzala eztija egin astuarentzat, ezda gaztaia bere astabarro edo tontotzarrentzat.
Ipuin onek adierazo gura dau ez jakeela entzuterik emon biar berba laban ta arrogarrijai: guzurra darabillela ezpanetan garian baño goratubago egin gura gaitubenak; goraasun edo alabanza zaliak damu izango dabeela guenian. Zenzuna daukanak gurako ez ditu berba labanak.
|