Ipuin I.a
Otso ta bildotsarena
Isop. Fab. 2ª
Bildotsa ta otsua elduzirian bakotxa bere aldeti edatera ibaira. Otsuak edaten eban goiko aldian, ta bildotsak beekuan, edo uraz beeti. Otsuak ikusirik bildotsa, dirautsa:
—Zetako loitu deustazu ura edaten nenguan artian?
Bildots gaixuak erantzun eutsan otzanto:
—Zelan loitu neinkezun zuri ura zure aldeti badator nik edaten dodana?.
Otso dongiak, egijari jaramon baga, dirautsa:
—Eta zetako dongaro esaten deustazu?
Bildotsak erantzun eutsan:
—Ezdeutsut gaiskirik esan, ez lotsarik galdu.
Orduban, arretondo txaarraz, begirakune astun ta albokerako bategaz:
—Sei illabete dira zure gurasuak egin eustala beste ainbeste.
—Zelan ori izan leite —dirautsa bildotsak—, artietan jaijo ezpanintzan? Zetako da niri erruba ezartia?
—Dan legez dala —dino otsuak—, zuk galdu deustazu neure laarra, bedarra jaanaz. Lapur zital bat zara.
—Bene benetan dirautsut —esan eutsan bildotsak—, ez deusteela oraindiño agiñak urten, ta ezin nik jan neikezun bedarrik.
Otsuak ez eukanian zer erregutau geijago, dirautsa:
—Ezdakit nik zelan erantzun zure berbai, baña apaldu biar dot zugaz.
Alan artu ta sabelera eban.
Ipuin onek esan gura dau, dongeen artian egijak ez daukala lekurik. Indarra bakarrik dala aginduten dabena. Erri bakotxian dagoz onelango otso gosestuak. Egiten dira biotz gogorreko; diru gosiak darabiltz atxakija ta esesino billa, edaateko nekezaleen odola ta argalen biarra eurenduteko.
Orregaitino,
egija euki egizu gauza alpertzat
donga asmodun ta asko jakinentzat.
|