TENPORA BATEN BANEROEAN
1
Tenpora baten baneroean
dama eder bat serbidu
audenziarik ez emunaz
oi ninduan penadu
2
Gabaz egunaz oi nituan
aren ateak rondadu
askotan sarri nik neroean
rekeridu ta segidu
3
Aldi bat leku sekreto baten
neuroni zidan agindu
jentil onbrea ona zatozke
gura banozu gozadu
4
Aren aoti berbaoa
negianean aditu
reberenzia jagiteko
belaunok neben inkadu
5
Krianza onez gura ekion
ni arerean goratu
esku zauden on baekidan
neure besoti oratu
6
Ark niri tira nik ari pulza
ainbat negian aspertu
supitamente baekion
uzkar andi bat soltadu
7
Neska gaxoa ainbat zidin
afrontaduta korridu
begietati laster ekion
itogintxo bi mobidu
8
Nik banegian aleginaz
palagaduta exildu
finjidu neben ez nebela
nik alakorik aditu
9
Esan eustan ai ene jauna
zuk egidazu parkatu
sekula barriz ezin neinde
zure aurrean agirtu
11
Zuk onenen kontra gura badozu
rebelde izan jakizu
ene parteti izango zara
justiziara zitadu
12
Nik zu andiro laztan izana
an izango da probadu
zuk bere niri derextazula
an eskatuko natxazu
13
Amoradua amorez ilten
ezin leite sufridu
edo berandu edo goxago
zuk bear nauzu kuradu
14
Karro trunfala ene perlea
nik bearko dot gozadu
Mazias gloriosoa legez
ezpanagie ebenada
|