www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskuizkribua
Joan Perez de Lazarraga, «Lazarraga»
1567

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lazarraga - Eskuizkribuaren transkripzioa

 

 

aurrekoa hurrengoa

AIN ON EMUN BALEUST KANTAZEKO

 

                  1

Ain on emun baleust kantazeko

bozau naturalezaz bentureak

nola emun eustan amoreak

borondateau dama serbizeko

edo nik izan baneu sufrizeko

gatxoek biozau ainbat zabala

zein dodan buruan bena liberala

edozein kantaeta trobazeko

 

                  2

Bataz esango neuke doloreak

bakotxik nenbilela illunetan

dulzero nituala biderketan

zugana kexaak eta klamoreak

artu nengianean kolereak

zure amorearren penazeko

podere baneukaike tenplazeko

neure begi beraoen alboreak

 

                  2 bis

Ni nax izen onegaz firmaetan

zurea izan nax izan da izango

zu nungo zarean ni bereango

eztot nik sobrenonbreau mudaetan

beti nax jaio azkero bilaetan

gauzea nola al zaidan kontentadu

ezertan nik bazaitut enojadu

nagozu sekulako penaetan

 

                  3

bada bere ditxaz desditxadua

jaio bide ninzan ain tenporatan

zeinaz benturea joaki jatan

sekulako nigaz despedidua

enezat faltadu zan kontentua

enezat faltadu zan asegina

enezat faltadu zan alegina

enezat faltadu zan esporzua

 

                  4

Ene bearra da ezta zurea

neurk konfesazen dot au alaclara

zerren biur ez nezan txaolara

neure begi luze ekusgurea

bada bere ditxoso tenporea

ditxoso begiak ditxoso oñak

ditxoso burua ditxoso soñak

ditxoso artu neben banderea

 

                  5

Ditxoso eguna nox galdu ninzan

ain gauza andia irabazteko

ditxoso lutua sarri jazteko

ditxoso puntua zeinaz il ninzan

ditxoso bioza zeina jarri zan

zuregan ain ondo enklabadua

ditxoso ni lako amoradua

zegaiti gararrilean jaio ninzan

 

                  6

Ditxoso zuregaiti ilten dana

ni legez bizi dala penaetan

determinadu baga rendietan

zugaiti kruel dala beregana

ditxoso ni nolako kapitana

ditxosa zu lako arerioa

ditxoso ni lako arrilleroa

zerren asesta nezan zuregana

 

aurrekoa hurrengoa