ARREN TXORIAK EXILIK ZAOZ
Arren txoriak exilik zaoz
badozu miramenturik
mundu guztia isasoagaz
nanzuzu zaoz geldirik
dama galantak ni ez nax digno
ez dot mereszimenturik
zuetan miiau ifinterako
banago losaz beterik
oi bada bere borondateau
dadukat utra osorik
zeñak ixilik egoterako
ez dit emaiten lekurik
obligazioz bete ninduzun
guztiok ala gurarik
pagaetako ezin neike
bapere serbiziorik
oi bada bere presentetxoau
artu egizu niganik
lizenziea arren indazu
badozu borondaterik
dakidantxeau esaterako
ez egin beste gauzarik
gauzaxe batek oita nauko
andiro enojadurik
donzellatxoak esan bear dot
ezin neonke exilik
zuegaz barriz ez eukaen
oita bapere konturik
ene bizia geratu ninzan
andiro afrontadurik
zeruko jaunak oi ekiela
amoreokin ditxarik
zerren da zeurok serbietako
ez daben konstanziarik
dama galantak sinis nazazu
oi ze ukazu dudarik
lekuonetan biziko baninz
ez neiala besterik
gabaz egunaz serbidu baxe
sekula asperzakarik
au zuegaiti egiterako
asko da errazoarik
oi bada bere bizioi nax
jaun zerukoak gurarik
(z)iudadetxo txikir batean
(n)eurtxeau bakar bakarrik
ene izena letra onetan
oi dago eskrebidurik
oi onegaiti jentil onbreak
ez egon enojadurik
zegaiti zuek enojazeko
ez dot nik borondaterik
guzti guztiok serbizerako
nago ni obligadurik
oi bada bere ziertamente
banago enojadurik
zerren damaok serbietako
ez dozun miramenturik
geixeago esango neben
eugi baneu astirik
badanik bere amoreonek
ez dit emaiten lekurik
on deretxunai on eretxazu
ez artu soberbiarik
zegaiti laster orrako gara
oetan akabadurik
amoreata biok gabilza
ez dogu beste lagunik
dama kurela ifinten dogu
gaztigaduta mansarik
abisaetan zaitudan gero
ez egin beste gauzarik
zuen arteko donzella batek
nauko enterradurik
aen izena letra onetan
oi dago relatadurik
pensamentuok altuan ditut
ark ala mereszidurik
|