JAN DONEANEZ BEZPERA BATEN
Un caso que acaesció al autor
en un camino con una dama
Jan Doneanez bezpera baten
igaro ninzan basoti
Iruraizko hermandadean
leku on baten aldeti
dama bategaz topadu ninzan
lindea parebagarik
berba egiten asi ninzazan
jarri ginean geldirik
neure bizian ekusi ez dot
ain gauza abisadurik
forma onetan berba negion
ez jat anzitu berbarik
alabazen dot zeruan jauna
bide dodana eginik
zegaiti naben zuregaz batu
lindea eben bakarrik
edolabere joan bano leen
oi bear dozu ikasi
zure amorez ene laztana
nola nagoan galdirik
eranzun zidan utra kortesdo
begiak abajadurik
neure buruau erraz daidit
nik ditxosazat edugi
jentil honbrea zegaiti naxan
egin ni zugaz topadiz
oi eta barriz osteangoan
arren ze begit burlarik
ene laztana ene fedea
ez dot egiten burlarik
egun askotan ni ebili naiz
ez dot edugi ditxarik
ene lindea zu ekusteko
banago sepultadurik
oi arren jauna ixilik bego
ze besat orrelakorik
oita zegaiti zu eraiteko
ni eztot poderiorik
poderioa andia dozu
zeruko jaunak emunik
zure begiok ekusizkero
banago katigaturik
pensamentuok altuan ditut
zuk ala mereszidurik
oi eta ez dot abajaduko
neure bizian punturik
zure berbaok adietako
ez dot entendimenturik
klaruxeago berba egizu
edo zaoza ixilik
ene laztana zure bildur nax
ezin egin dot berbarik
nik klaruago banesakezu
oi baneu lizenziarik
ene laztana enzun nagizu
arren ez artu penarik
neure peneau esan bear dot
ezin neonke ixilik
donzellatxoa egun batean
oi eta ninzan etorri
zure lekura flordelisea
oi inor baga bakarrik
zeure eseko portaleetan
oita zeonzen jarririk
neure begiok goratu neben
ez neben pensamenturik
dama galanta an zeonzela
oita zeurori bakarrik
atrebimentuz usadu neben
banago gaztigaturik
itaundu nagon poridadean
beste donzella bateri
nola ereizun zeure izenaz
eranzun zidan Katalin
oi arrezkero jaun zerukoak
bertxeak daki bakarrik
Katelinatxo nola nagoan
amore minez gaxorik
zuk baxe inork ezin liket
munduan remediorik
ene laztana osa nazazu
ez egin beste gauzarik
leku onean topadu gara
jaun zerukoak gurarik
oi apeadu bear neuke
badozu borondaterik
ene laztana solas daigun
geurtxeok biok bakarrik
jaun zerukoaen amorearren
jauna zaoza geldirik
basoan neurau bakarrik nago
ze begit agrabiorik
ene laztana ezin neike
nik orrelako gauzarik
kulpa andia ezarri leidae
eiza galdu banegi
jentil onbrea ez neikezu
neure bizian berbarik
oi eta bardin ezpa ze egit
oi orain itxi librerik
biarreziak urrean datoz
arren betorke ebeti
al dagidana nik egingo dot
ez artu asekabarik
orrela gura dozun azkero
ezin neike besterik
domekaan etorriko naiz
eztot egingo faltarik
askotan ondo geratu zatez
ene lindea bakarrik
oi esegino lagun deizut
badozu borondaterik
eskerrik asko jentil honbrea
ez dot ardura lagunik
gaazustenak oi ez dagien
pensadu beste gauzarik
itxi neusan berbaxkoek
neure laztanaz eginik
berori defendidu jat eta
ni geratu nax galdurik
|