JAIO ZITEZEN MAIAZ ILEAN
Jaio zitezen maiaz ilean
amorioa oekin
donzelleari Lora ereizan
morroeorri don Martin
egun batean jaio zitezen
jaun zerukoak gurarik
oen artean jasarri zidin
amore mina dulzerik
mundua mundu formaduzkero
oi ez da jaio semerik
ene ostean nor izan dan
au baño gizon firmerik
ese banatan bizi zirean
zeñak eusten alkarri
eurak biak oi ebilzen
bapere baga lagunik
gazte zirean artean baña
azkero beti loturik
zerren guztiak egon joazen
andiro admiradurik
oi nola beti ebilte dira
Martin da Flora bakarrik
aita amaok efini dabe
flora oi enzerradurik
zerren bertati jarri zirean
sospetxa gatxez beterik
amoraduok ekustenean
euren buruak loturik
aen biozak nun bere baita
egon joazen tristerik
pensamentuak leukaela
dolorez mantenidurik
remedioa bila zitezen
eurenzat gora kastarik
bijeak alkar ekusterako
olzori dabe iregi
ifini dabe miraderoa
bioendako zilegi
|